euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomúseko Eusko Hazia taldeko dantzariak Urteko Azken Afarian bisitatu zuten Udal Zaharretxea

2008/12/31

Nor noren dantza irakasle?
Nor noren dantza irakasle?

PUBLIZITATEA

Urtean zehar bertako komunitatearen alde eta baitan egindako ekimen sortari amaiera ipintzeko, Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko 'Eusko Hazia' dantzari taldeko gaztetxoek bisita egin zioten joan den astean, Gabon gau bezperan, herriko Udal Zaharretxeari, egoiliarrek eta gonbidatuek Urte Zahar gaueko afaria ospatzen ari zirela. Euskal dantzak, batetik, eta valtsak eta bestelako dultzemeneoak, bestetik, nagusitu ziren giro alai eta animazioz beterikoan.

Chascomús, Argentina. Alaitasuna eta poza lagun eta irriek askoren aurpegiak argitzen zituztela egin zen joan den astean, abenduaren 23an, Buenos Aires probintziako Chascomús herrian bertako 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak komunitateari begira antolatutako aurtengo programako azkeneko saioetakoa den hau. Euskal Etxearen 'Eusko Hazia'ko gaztetxo dantzariek euskal dantzen alegrantzia agerrarazi zuten, dantzatuz besteak beste Aurreskua, Arkuak eta Fandangoak, afarian parte hartzen ari ziren guztien txalokada eta sostengu artean.

Chascomús Fiesta Fin de Año Hogar 2008 002

[Chascomús-eko EEko 'Eusko Hazia' dantza taldeko neska-mutilak fandangotan]

Zaharretxean bizi diren 76 aiton-amonez gain, euren ahaideak, lagunak, Cooperadora-ko kideak, zentruko langileak eta Udaletxeko ofizialak ere agertu ziren ekitaldira, euren artean alkatea bera, Liliana Denot. Dantzen artean, batzuk ikustekoak edota txalokadaz segitzekoak eta beste batzuk, valtsak-eta, partaidetzara bultzatzen zutenak izan ziren.

Chascomús Fiesta Fin de Año Hogar 2008 003

[Ekitaldian parte hartu zuten 'Eusko Hazia'ko dantzarietako batzuk]

Chascomús Fiesta Fin de Año Hogar 2008 004

[Parte hartu zuten dantzarietako beste batzuk]

Chascomús Fiesta Fin de Año Hogar 2008 005

[Alaitasuna eta giro ona nagusi izan ziren ekitaldian. Belaunaldiek lana uztartu eta batak bestearen lekukoa hartzen doaz euskal gaietan zein komunitate ekimenetan]

Chascomuseko Euskal Etxetik beretik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez, ekimen honetan parte harturik "Euskal Etxeak geure heldu nagusiak gogoan atxikiz bukatu nahi izan du urtea, baita ere haiek zaintzen lan agiten dutenei euren lana eskertuz".

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia