euskal diaspora eta kultura
2009/11/24
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Duela egun batzuk hemen bertan islatzen genuenez, Chascomuseko Euskal Etxeak gogora ekarri nahi izan du Euskal Udalekua ohiko udaleku bat dela eta, udan gazteentzako antolatzen den kanpamendu bat: egunero joko eta jolasak, kirolak, irteerak, naturarekin zerikusia daukaten ekitaldiak eta antzekoak garatzen diren ekimen bat, kasu honetan euskal kulturari lotua, esan nahi baita euskal kultura ezagutarazi eta sustatu nahi duena, beti ere modu ludiko, adiskidetsu eta jolaskorrean. Astean zehar, beraz, pilota eskola eta tailerrak, arrauna, euskal dantzak, musika, euskara, euskal joko tradizionalak eta gisa horretako ekitaldiak gauzatuko dira, begiraleak Chascomuseko Euskal Etxekoak eta baita ere Euskal Herritik, Gipuzkoako "Eziko Udalekua" izeneko talde espezializatutik propio ekarritakoak izango direlarik.
Bere lehenengo edizio honetan Euskal Etxeetako 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzat prestatu da. Parte hartzeko, izen ematea azaroaren 30a baino lehen behar da baieztatu, horretarako ekintza honetako koordinatzaile eta aldi berean Chascomuseko Euskal Etxeko lehendakari den Maria Laura Eguren-ekin behar delarik kontaktatu, telefonoz (02241) 15-6977 zenbakira deituz edo, e-mailez, beltxa62@yahoo.com.ar helbidera idatziz. Parte hartzaile bakoitzak 120 peso ordaindu beharko ditu, eta bere izen ematea aldez aurretik utziko duen 50 pesoko seinalearekin baieztatuko du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus