euskal diaspora eta kultura
2010/12/22
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak bihar arte luzatu du Udalekuren bigarren edizioan izena emateko epea, Argentinako zenbait elkartek eginiko eskariari erantzunez. Elkarteko idazkaria Pedro Mauregik eta lehendakari María Laura Egurenek jakinarazi dutenez, euskal etxe batzuetako gaztetxoek izena emateko arazoak izan dituzte eta hori dela eta epea luzatzea erabaki dute. Udalekuren lehen edizioak arrakasta handia izan zuen (40 gaztek parte hartu zuten) eta bigarrena ere bide beretik doala ematen du.
[Olentzero joan den ostiralean Chascomuseko Euskal Etxean, bera errezibitzeko Eguberri-jaian parte hartu zuten haur eta nagusiekin (argazkia ChascomusEE)]
Bestalde, Zingirako Euskaldunak-ek Olentzeroren bisita jaso zuen joan den ostiralean, abenduaren 17an. Euskal elkarteak Gabon Jaia egin zuen, eta Maria Laura Egurenek Olentzeroren kondaira azaldu zien umeei. Ondoren, urduritasun eta barre artean, Olentzero agertu zen eta opariak eta goxokiak banatu zituen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus