euskal diaspora eta kultura
2009/08/06
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Ekitaldia datorren larunbatean, agorrilak 8, iluntzeko zazpietatik aurrera gauzatuko da euskal etxearen egoitzan eta gaia oraingoan 'Transizioa Euskal Herrian' izango da, Franco generala hil zenetik gaurdaino. Ekitaldi barnean 'La pelota vasca' filma proiektatuko da, euskal gatazkaren aurrean dauden jarrera desberdinak azalduz, adierazi du Zingirako Euskaldunak-ek ohar batean.
Chascomuseko Euskal Etxeak azaltzen duenez, Formakuntza Hitzaldi ziklo hau publiko orokorrari zabalik dago eta ekainaren 25ean hasi zen, Gernika gaitzat harturik, bigarren batean 'Operacion Ogro' filma eskainiz ETAren gaia tratatzeko.
Hirugarren honetan, beti ere orden kronologikoa segituz, Cesar Arrondoren hitzaldi testuinguruemaile batekin hasiko da ekitaldia, ondoren La pelota vasca proiektatzeko eta azkenik eztabaidari bide emateko. Euskal Etxeak aukera hau Cesar Arrondori bere esker ona adierazteko baliatu nahi du, saio hauek koordinatzen emandako lanagatik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus