euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko arte ikasleek Euskal Etxearen proiektua gauzatuta, hiriak 'Guernica'ren bere murala inauguratu du

2023/10/02

Picassoren 'Guernica'ren erreprodukzioa egin dute Chascomusen hiriko Arte Heziketarako Goi Institutuko ikasleek, bertako Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kide den Rafael Aldatz arte irakaslea zuzendari
Picassoren 'Guernica'ren erreprodukzioa egin dute Chascomusen hiriko Arte Heziketarako Goi Institutuko ikasleek, bertako Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kide den Rafael Aldatz arte irakaslea zuzendari

PUBLIZITATEA

Chascomús, Argentina. Chascomus hiriak badu dagoeneko erakusgai bere erdiguneko izkinetako batean “Guernica”, Pablo Picassoren obraren bertsio mural bat.  Joan den larunbatean, irailaren 30ean, inauguratutako margolana, bertako Goi Mailako Heziketa Artistikoko Institutuko ikasleek egin dute, Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kide Rafael Aldatz irakaslea zuzendari. Murala Libertad Plazaren parean dago, Lastra eta Alvear kaleen elkargunean, Euskal Etxetik kilometro batera. Larunbat iluntzean egin eta ospatu dute inaugurazioa, pintxoekin eta alaitasun handiz.

"Kalean presentzia instituzional handiagoa izan nahi genuen, eta mural bat egiteko ideia bururatu zitzaigun","argi geneukan Picassoren 'Guernica' izatea nahi genuela"

Zingirako Euskaldunak-eko idazkari Martin Larraldek EuskalKultura.eus-i azaltzen dionez, "Kalean presentzia instituzional handiagoa izan nahi genuen, eta mural bat egiteko ideia bururatu zitzaigun". "Iaztik ari ginen bila nork eta non egin zezakeen, leku jendetsua izateko baldintzarekin". "Eta argi geneukan Picassorekin 'Guernica' izatea nahi genuela". Horrekin, bazkide zen Rafael Aldatz Arte irakaslearekin jarri ziren harremanetan eta hark lortu zuen proiektua eskolako jarduera gisa sartzea eta ikasleek klaseko ordutegian egin ahal izatea.

Aurreskua, eskertza eta kalejira

Inaugurazio ekitaldiak bildu zituen, besteak beste, ikasleak beraiek, Rafael Aldatz irakaslea, Zingirako Euskaldunak-eko agintari etakideak eta herriko lagun multzo bat, eta hedabideak ere bertaratu ziren. Catalina Martinez-ek dantzatu zuen ohorezko aurreskua. Euskal Etxeko lehendakari Gustavo Armendarizek bertaratutakoei zuzendu zitzaien esker oneko hitzekin, eta euren lana aitortzeko, parte hartutako ikasleei lauburu txiki bana eman zien. Halaber, Zuzendaritza Batzordeko kide Minusa Sallenave Diasporaren Nazioarteko Egunaz mintzatu zen. Ekitaldiari amaiera emateko, EEko Eusko Hazia dantza taldeak polka eta fandangoa dantzatu zituen, eta ondotik, publikoari, kalejiran Zingirako Euskaldunak-en egoitzaraino kalejiran joateko gonbitea egin zien, festa bertan jarraitzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia