euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko alkateak aurten 25 betetzen ari den Zingirako Euskaldunak EEko ordezkariak hartu ditu

2016/08/03

Chascomuseko Javier Gaston alkatea zinegotzi Santiago Mucarellorekin eta Ignacio Cazaux, Gustavo Armendariz eta Ana Maria Sallenaverekin (argazkia El Fuerte Diario)
Chascomuseko Javier Gaston alkatea zinegotzi Santiago Mucarellorekin eta Ignacio Cazaux, Gustavo Armendariz eta Ana Maria Sallenaverekin (argazkia El Fuerte Diario)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintzian, Chascomuseko alkateak herriko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko ordezkaritza bat jaso zuen. Euskal elkarteak aurten 25 urte beteko dituela-eta, festa kaleetara ere zabaldu nahi dute euskal etxekoek, kalejirak eta desfile moduko bat ere antolatuz, musika eta dantzariekin batera, ospakizunak herri osoa uki dezan. Juan ignacio Cazaux, Gustavo Armendariz eta Ana Maria Sallenave elkarrizketatu ziren Udaletxean.

Chascomus, Argentina. Bertako El Fuerte Diario egunkariak islatzen duenez, Javier Gastón alkateak Segurtasun zinegotzi Santiago Mucarello lagun zuela jaso zituen Juan Ignacio Cazaux, Gustavo Armendariz eta Ana Maria Sallenave.

Hauek Euskal Etxearen 25. urteurrena ospatzeko prestatutako eta prestatzen ari diren ekimenak aurkeztu zizkioten, horietak asko herri osoari begira antolatuak direlarik, tartean batzuk herriko kaletan zehar, beraz koordinatu eta adostu beharrekoak Udalarekin eta udaltzaingoa ere lagun behar dutela.

Ekitaldi programa irailean garatuko da gehienbat eta baitaratuko dituen proposamenen artean dantza tradizionalak egongo dira, kabalkada herriko kaleetan zehar bertako kaskoan, musikak eta euskal instrumentuek lagundurik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia