euskal diaspora eta kultura
2012/12/21
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. "Zingirako Euskaldunak" Euskal Etxeko zuzendaritzak gaur ostirala itxiko du Argentinako Udaleku honen laugarren edizioan izena emateko epea. Abenduaren 21ean, ostirala bukatzearekin itxiko da epea. Udalekuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du eta Euskal Herritik etorriko dira bertan ikastaroak emango dituzten zenbait irakasle.
Udalekun parte hartzearen prezioa $ 350 da (Chascomusetik 500 kilometro baino urrunago bizi direnek $ 300 soilik). Lekua diruaren ordainketarekin batera baieztatuko da (gutxienez $150 ordaindu behar dira garantia gisa).
Ordainketa egiteko pausu hauek bete behar dira:
1) Ordainketa egin Euskal Etxearen kontu korrontean: Bco Pcia de Bs. As Cta Cte Nº6942-7322/8. Transferentzia online egiten bada datuak honakoak:
CUIT 30665097524
CBU 0140331001694200732282
2) Ordainketa egin eta gero, bidali ordain-agiria e-mailez cvchascomus@yahoo.com.ar helbidera, partehartzaileen izen-abizenak jarriz.
3) E-mailez bidali izen-emate orria, antolakuntzak partehartzaileen datuak bil ditzan. Hala ere, Udalekua hasten denean behar-beharrezkoa izango da izen-emate orrian gurasoen baimena idatziz ekartzea.
Zalantzak argitzeko edo informazioa eskatzeko, idatzi euskal etxearen e-mailera: cvchascomus@yahoo.com.ar.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus