euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko 20. Euskal Jaia Zingirako Euskaldunak elkarteko kide eta lagunen topagune izan zen

2010/10/14

Euskal Jaian bizi izan zen giroaren irudia (argazkiak ChascomusEE)
Euskal Jaian bizi izan zen giroaren irudia (argazkiak ChascomusEE)

PUBLIZITATEA

Zingirako Euskaldunak elkarteak lagun asko bildu zituen joan den larunbatean bere Urteroko Euskal Jaian. Hogeigarren edizioa da izan da aurtengoa eta Chascomuseko herrikide askok elkarteko lagunekin bat egin nahi izan zuten jaiaz gozatzeko. Inguruko euskal etxeetako eta FEVAko ordezkaritza bat ere izan zen bertan, Zingirako Euskaldunek urtean zehar euskal kulturaren alde egiten duten lana aintzat hartuz.

Chascomus, Argentina. Zingirako Euskaldunak elkarteak egun osoko programa prestatu zuen joan den larunbatean bere 20. Euskal Jaia dela eta. Ekitaldiak 11:30tan hasi ziren, Chascomusko Pilota Elkartean jokatu zen Pilota Txapelketa batekin. Irabazleak Juan Cruz Piacente eta Martin eta Tomas Menchacabaso izan ziren.

Euskal Jaia 2010 1

 [Chascomuseko Pilota Elkartea (argazkia ChascomusEE)]

Euskal Jaia 2010 2

[Esku pilota txapelketako partidetako bat (argazkia ChascomusEE)]

Arratsaldean katedralean egin zen meza elizkizunean urtean zehar hildako bazkideak gogoratu zituzten: Jose Maria Larralde, Teresa Fresco de Ayerza, Domingo Yezza eta Delia Heguiabehere de Lahurnagaray.

Euskal etxeak eta Egoitz Zelaia bertsolaria

Jaiak urteroko Erromeriarekin jarraitu zuen, Chascomuseko Club Bochístico Independiente elkartearen egoitzan. Bertan bildu ziren Zingirako Euskaldunakeko kideak eta Chascomuseko herrikide asko, jaia herriko bizitzaren parte bihurtu baita.Chascomuseko hainbat agintari ere bertan izan ziren: herriko Intendentea, Liliana Denot; Eskola Batzordeko burua, María Andrea Halty, eta baita ere FEVAko presidenteordea, Juan José Olasagastia (Pringleseko Euskal Etxeko kidea).

Jaiarekin bat egin zuten ere Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxeko Ekin Dantzari Taldeak eta Cañueslaseko Denak Bateko Dantza taldeak. Chascomuseko Eusko Hazia taldeko dantzariekin batera erakustaldia eskaini zuten.

Euskal Jaia 2010 3

[Dantza erakustaldiak Euskal Jaiaren ikuskizuneko zati garrantzitsua izan ziren (argazkia ChascomusEE)]Euskal Jaia 2010 4

[Dantzari txikiek ere ikuskizunean parte hartu zuten (argazkia ChascomusEE)]

Inguruko euskal etxeetako ordezkaritzak ere bildu ziren jaira. Bertan izan ziren Necochea, Laprida, La Plata, Mar del Plata eta Buenos Aireseko euskal elkarteetako hainbat lagun. Jaian parte hartu zuen beste gonbidatu berezi bat Egoitz Zelaia bertsolaria izan zen.

Omenaldiak

Erromeria joan den urtean hil zen Jose Maria Larralderi egin zitzaion omenaldiarekin hasi zen. Larralde elkarteko sortzaile eta presidentea izan zen eta Ohorezko lehendakari izandatu zuten. Bere seme-alabek --Milagros, Mariana eta Martin Larralde-- jaso zuten omenaldiaren oroigarria.

Euskal Jaia 2010 7

[Omenaldia jaialdiko une hunkigarrienetakoa izan zen (argazkia ChascomusEE)]

Jarraian Juan Pedro Urrutibeheity 2010-2011 ikasturteko Alkate izendatu zuten, Osmildo Aranchetbehera aurreko alkatearen ordez. Horrez gain, FEVAko presidenteordeak, Juan Jose Olasagastiak, Zingirako Euskaldunakeko presidenta Maria Laura Egureni oroigarri bat eman zion FEVAren izenean.

Jaialdia borobilduz musika, euskal dantzak, eskulanak, euskal gastronomia dastaketa eta Txikien eta Gazteen taldeen lanen erakustaldiak izan ziren, dena giro ederrean.

Euskal Jaia 2010 5

[Alkate berriaren izendapena (argazkia ChascomusEE)]

Euskal Jaia 2010 6

[Juan Jose Olasagastiak FEVAren izenean oroigarria eman zion Maria Laura Eguren presidentari (argazkia ChascomusEE)]

Euskal Etxeak jaiaren antolakuntzan lagundu eta bertara bildu ziren guztiei eskerrak eman nahi dizkie, 'denon artean jai arrakastatsua egitea' lortu zutelako.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia