euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomús-eko 'Zingirako Euskaldunak'-ek herria bisitatu duten hiru neska zarauztarren berri eman du

2008/08/14

Hiru zarauztar bisitariak Chascomuseko ahaide batekin euren bisitan
Hiru zarauztar bisitariak Chascomuseko ahaide batekin euren bisitan

PUBLIZITATEA

Chascomús herritik, Argentinako Buenos Aires probintzian, bertako 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxea bisitatu duten hiru neska euskaldunekin izan duten kontaktuaren berri eman dute, ohar baten bidez. Zarauztik heldutako Alaitz Aierza, Eider Gonzalez Etxeberria eta Edurne Urbieta Aierza dira, Chascomuseko euskal elkarteko kide den Aierza familiarekin lotura daukatenak. Bisitariek 'Zingirako Euskaldunak'-en egoitza bisitatu eta euskal etxeko arduradunekin bildu ziren, besteak beste.

Chascomús, Argentina. Euskal etxe chascomustarreko Zuzendaritza Batzordetik jakin arazi zaigunez, aipatu bisita joan den asteburuan gertatu zen eta herriko euskal elkarteko kide aktibo den Aierza familiarekin familia lotura duten Zarauzko Alaitz Aierza, Eider Gonzalez Etxeberria eta Edurne Urbieta Aierza hirukotea izan zuen protagonista.

Euren ahaide argentinarrekin bildu eta solasean aritzeaz gain, hiru zarauztarrek 'Zingirako Euskaldunak'-eko dantzari taldekoen errepika edo entsaio batean parte hartzeko aukera izan zuten eta bertako buruzagi eta bazkideek azalpen zabal bat eman zieten euskal etxetik herrian euskal kultura eta euskaldunen ekarpena eskaini eta gauzatzearren urtean zehar garatzen diren ekimen eta egitarauei buruz. Larunbatean gertatu zen hori, dantzariekin bildu eta aritu eta bilera ere egun horretan egin zutelarik.

Lotura interesgarriak

Chascomúseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxea
http://www.chascomus.com.ar/centrovasco



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia