euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomús-eko Euskal Etxeak Euskararen Eguna eta 'Erasmo Astoreca' Mus Txapelketa gauzatu ditu

2007/12/05

Txapelketan parte hartu zuen muslari taldea ekinean (argazkiak Zingirako Euskaldunak EE)
Txapelketan parte hartu zuen muslari taldea ekinean (argazkiak Zingirako Euskaldunak EE)

PUBLIZITATEA

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak Euskararen Nazioarteko Eguneko jaia ospatu zuen joan den larunbatean, bide batez aurtengo euskara eta dantza ikastaroen bukaera ekitaldia ere eginez. Haur eta gazteentzako piknika egin zuten Euskal Etxearen ondoan dagoen parkean. Arratsaldean nagusiek Erasmo Astoreca bazkidearen oroimenez antolatutako Mus Txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten. Buenos Aires, La Plata, Mar del Plata, Laprida eta Chascomús bertako muslariak aritu ziren lehian.
Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak bere bazkide eta lagunak bildu zituen joan den larunbatean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ekitaldian, gainera, aurtengoagatik euskara eta dantza klaseen bukaera ospatu zuten elkarteko irakasle, ikasle, eta dantzari haur eta gazteek. Euskara klaseak María Laura Eguren irakasleak ematen ditu eta dantza klaseak, aldiz, Maitena Etchepare. Jaia euskal etxearen kanpoaldean egin zen, piknik tankeran, eta haur zein gazteek hainbat joko eta jarduerarekin gozatu ahal izan zuten.

[Euskal Etxeko haur eta gaztetxoak Euskararen Eguna dela-eta egin zen piknikean jolasean]

[Haurrentzako jokoak bukatu ostean jaia Euskal Etxearen egoitza barrura pasa zen]

Muslarien omenaldia Erasmo Astorecari

Euskal Etxera bertaratu ziren lagun eta kideentzako bazkaria zerbitzatu zen eta bazkalostean 'Erasmo T. Astoreca' Mus Txapelketa jarri zen abian. Muslarien artean Buenos Aires, La Plata, Mar del Plata, Laprida eta Chascomus bertako Euskal Etxeko kideak aritu ziren.

[Goiko irudian Zingirako Euskaldunak-en egin zen bazkarian bidutako lagunak. Horien artean (lehenengo argazkia, ezkerrean goian) Erasmo T. Astorecaren familia]

Txapela La Platara

La Platako Euskal Etxeko ordezkariak, Pachiarotta-Navaja bikotea, izan zen garaile. Txapeldunordea, berriz, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko González-Arriola bikotea. Partehartzaileek arrakastatsutzat jo zuten Juan Mutuberria eta Jorge Etcheparek Erasmo T. Astorecaren omenez antolatutako txapelketa.

[Goiko irudian txapelketan lehian aritu ziren zenbait muslari]


Lotura interesgarriak

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea, Chascomus
www.chascomus.com.ar/centrovasco

800 lagun Chascomuseko XVII. Euskal Jaian
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko azaroaren 20ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia