euskal diaspora eta kultura
2011/02/23
PUBLIZITATEA
Resistencia, Argentina. Kotoiaren Lurra euskal elkarte argentinarrak bazkideak zein Euskal Herriko lagunak gertuago sentiarazteko interneteko presentzia berritu du aurten, webgunea goitik behera aldatuz (ikus http://centrovascodelchaco.com). 1996ean sortu zen elkarteak aurkeztu duen web-orri berrian, elkartearen azken berriak eta historiari buruzko azalpenak agertzen dira, eta portadan Mario Chapo Bortagaray-ri buruzko ikerketa bat ere aurkituko dute bisitariek. Chapo Bortagaray euskal jatorridun sendagile argentinarra izan zen eta Argentinan pankrea trasplante bat egin zuen lehena. Angeles de Dios Altunak idatzi eta paperean argitara eman zuen liburua, orain webgunean doan deskargatu daiteke PDF formatuan.
Webgunearen beste atalen artean 'Memoria' izenburua duenak 2009-2010ean eginiko ekimenak biltzen ditu, eta 'Acciones en el Recuerdo' atalean elkartearen egitasmo aipagarrienatako batzuk jaso dituzte. 'Comisiones directivas' atalak sorreraz geroztik elkartearen zuzendaritza osatu duten bazkideen zerrendak biltzen ditu, eta 'Temas vascos' atalean, ostera, Argentinako euskaldunentzat zein Euskal Herriko lagunentzat interesgarri izan daitezkeen ikerketak eta erreportajeak biltzen dira.
'Videos' atalak elkartearen egitasmo kuttunetako baten berri ematen du: Kotoiaren Lurrak ekoitziriko euskal gaiei buruzko hiru bideo ('Embajadores vascos en la Tierra del Algodón', 'Los pasos de Juan Bautista Echezarreta' eta 'El cura caminador'). Azkenik, 'CV en la prensa' atalean elkarteak Argentinako komunikabideetan izan duen oihartzuna jasotzen da.
-Kotoiaren Lurra euskal etxearen webgunea, hemen
-Mario Chapo Bortagaray (I) , Angeles de Dios Altunak, Euskonews-en
-Mario Chapo Bortagaray (II), Angeles de Dios Altunak, Euskonews-en
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus