euskal diaspora eta kultura
2010/12/29
PUBLIZITATEA
Resistencia, Argentina. Chaco probintziako Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak Erakin aldizkariaren azken alea argitaratu du eta elkarteko bazkideen artean banatu. Aldizkariak elkartearen azken ekimenen berri dakar eta, adibidez, joan den uztailean aukeratu zuten zuzendaritza berriaren aurkezpen ofiziala egiten du.
2010-2012a bitartean zuzendaritza honakoek osatuko dute: Fabio Javier Echarri, lehendakari; Marta Susana Ciruelo Etxepare, lehendakariorde; Oscar Nelson Bulacio, idazkari; Juan Carlos Larramendy, diruzain; María del Huerto Caminos, Stella Cruz Gorricho, Margarita Irigoyen, bokalak; Xavier Canteros, Luz Monti Arrazate, Haideé Ogara, ordezko bokalak; Ángeles de Dios Altuna de Martina, Exequiel Etcheverry, Pablo Acuña, kontu batzordeko kideak.
Urtean zehar eginiko ekimenen berri ere ematen du aldizkariak: iraileko Immigrante Eguneko jaia, Cesar Arrondok irailean eman zuen hitzaldia, eta Ipar Haizea antzerki talde gaztearen sorrera. Coco Barredak zuzentzen du talde hau eta datorren urterako 'La Sentencia' antzezlana ari dira prestatzen, 1930eko hamarkadan Chacora heldu zen euskal immigrante baten bizitzari buruzkoa.
[Ipar Haizea antzerki taldeko kideak (argazkia ChacoEE)]
Horrez gain aldizkariak hainbat kolaboratzailek idatziriko euskal gaiei buruzko artikuluak dakartza: ‘Los baskos en el centenario. Desde el Chaco hasta Santa Cruz’, Ángeles de Dios Altuna de Martinak idatzia; Fabio Javier Echarriren ‘Uriburu, el golpista’ eta Oscar Nelson Bulaciok idatzi duen ‘Una década con la cultura vasca en el Chaco: 1996-2006' sailaren lehen zatia.
Aldizkaria e-mailean jaso nahi dutenek mezua mezua bidali behar dute helbide hauetako batera: vascoecharr@yahoo.com edo ulazia2002@yahoo.com.ar.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus