euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacoko Kotoiaren Lurra euskal etxe argentinarrak haur eta gazteentzako dohaineko pilota ikastaroa jarri du abian

2008/03/12

Parte hartutako neska-mutil eta irakasleak
Parte hartutako neska-mutil eta irakasleak

PUBLIZITATEA

Chaco probintzia argentinarreko Euskal Etxeak pilota ikastaro bat antolatu du, Club de Regatas Resistencia elkartearekin lankinde. Ikastaroa haur eta gaztetxoei zuzenduta dago eta doakoa da. Ikastaroko klaseak delako estropada klubeko trinketean egiten ari dira, astean bitan. Momentuz ekimenak izan duen erantzuna oso ona izan da eta dagoeneko neska-mutil talde polit bat ari da pilotako lehen pausoak ematen.
'Kotoiaren Lurra' euskal etxea chacotarrak pilota ikastaroa jarri du abian, Resistencia hiriburuko Club de Regatas elkartearekin batera. Bi taldeek lankidetza akordioa dute eta euskal pilota neska-mutil gazteen artean zabaltzeko asmoarekin hasi dute ekimena. Ikastaroa hasi berria da, baina dagoeneko talde polit bat ari da pilota jokoaren nondik-norakoak ikasten eta kirolaz eta lagunarteko giro ederraz gozatzen.

Ikastaroen buru honoko irakasleak dira: Héctor Margosa, Osvaldo Alcaraz estropada elkartearen pilota azpibatzordearen aldetik eta José Cristian Echavarría euskal etxearenetik. Klaseak doakoak dira eta Eusko Jaurlaritzaren sostengua daukate. Astearte eta ostegunetan ematen dituzte, arratsaldeko hiruetatik seietara estropada klubeko trinketean (Av. Ávalos 1085, Resistencia). Informazio gehiago jaso nahi izanez gero edo izena emateko, deitu telefono hauetara: (03722) 463133/15633868/15636160.


Lotura interesgarriak

Aita Donostiaren musika Chaco-n
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 22an

Bertako haurrekiko elkartasuna Kotoiaren Lurra Euskal Etxean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko irailaren 6ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia