euskal diaspora eta kultura
2009/12/22
PUBLIZITATEA
Resistencia, Argentina. Abenduaren 12an, larunbata, urte azkeneko antzerki erakustaldia antolatu zuen hiriko Don Bosco ikastetxean Kotoiaren Lurra Euskal Etxeari atxikitako 'Aurrera Goaz' antzerki taldeak. Iluntzeko emanaldia izan zen eta ekitaldia bederatzi t'erdietatik aurrera garatu zen.
¿Así sea? Y todo era caos... (Honela bedi? Eta guztia kaosa zen) izan zen taularatutako obraren izenburua. Agertokia xake joko taula handi bat zen. Jokalari bat bertan, eta zazpi figura txuri erlijio-egien ordezkari ziren eta zazpi beltz zientzi-egien ordezkari. Honela hasten zen partida.
Antzezten, honako aktoreak: Cecilia Gimenez, Mauro Ariel Carruego, Samuel Alegre Muñoz, Patricia López Mastori, Nuria Scolari, Daniel Ramírez, Marianela Echavarría, Javier Pujalte Ibarra, Rocío Gabriela Villoldo, Valentina Selzer Bancalani, Matías Benegas, Emmanuel Aucar, Sergio Nicolas Chaparro eta Noelia López Mastori. Jokalaria: Johanna Vanesa Valenzuela.
Zuzendaria: Lorena Busciglio. Zuzendariaren laguntzailea: Lucía Lipsich. Argiztatzailea: Francisco Villar. Makilajea: Lourdes Judith Melgarejo.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus