euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak doako jarduera irekien berri eman zuen urteko lehen Euskal Afarian

2008/06/23

Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko kideek Socorros Mutuoseko Espainiar Elkarteko arduradunekin ospatu zuten urteko lehen euskal afaria (argazkia Kotoiaren Lurra)
Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko kideek Socorros Mutuoseko Espainiar Elkarteko arduradunekin ospatu zuten urteko lehen euskal afaria (argazkia Kotoiaren Lurra)

PUBLIZITATEA

Chacoko Kotoiaren Lurrak urteko lehen Euskal Afaria egin zuen iragan ostiralean Resistenciako Don Bosco Ikastetxean (Argentina). Elkarteko lagun eta bazkide asko bertaratu ziren eta arduradunek Kotoiaren Lurrak urtero antolatzen dituen jardueren berri emateko aukeraz baliatu ziren, jarduera hauek doakoak eta elkarteko kide zein kanpoko edozeini irekiak direlako. Ekimen hauen artean aipagarria izan zen 'Aurrera Goaz' Bokaziozko Antzerki Taldearen aurkezpena. Taldekideek euskal gaia ardatz zuen lana antzeztu zuten. Afaria zozketa, euskal kanta eta monologo komikoekin osatu zuten.

Resistencia, Argentina. Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko arduradunek 'Aurrera Goaz' Bokaziozko Antzerki Taldea aurkeztu zuten iragan ostiraleko afarian. Miguel Lurbek gidatzen du taldea eta honako aktore gazteek osatzen dute: Gustavo Miño, Ana Paula Ayala, Gerardo Maidana, Johanna Valenzuela, Mauro Ariel Carruego, Nancy Escobar, Rodrigo Blanco, Marianela Echavarria, Brenda Tour, Bristela Olivera, Cintia Garcia, Marianela Diaz eta Paula Blanco, azken hau zuzendaritza laguntzaile gisa. Aktoreek Ana Maria Lombardo irakasleak sortutako 'Tximiniako lamia' antzezlana aurkeztu zuten afarian. Antzezlan hau euskal mitologiaren munduan du ardatz, lamiak, sorginak eta jeinuak bezalako pertsonaiak aurkeztuz. Ondoren, Miguel Lurbek estatua bizidun baten papera antzeztu eta Giselle Ilarrazek arabiar dantzen erakustaldia eskaini zuen. Ekintza honekin Chacoko Euskal Etxea kultura eta kolektibitate guztien integrazioa lortzen saiatzen dela frogatu zuen dantzariak.


Chacoko urteko lehen euskal afaria1
[Iragan ostiralean egindako afarian umorez beteriko momentuak egon ziren]


Chacoko urteko lehen euskal afaria5
['Aurrera Goaz' Antzerki Taldeak euskal mitologiari buruzko antzezlana eskaini zuen]


Afariaren ostena  zozketak egin ziren eta, hainabt sarien artean, Maria de los Angeles Soler artistak emandako margolana Socorros Mutuoseko Espainiar Elkarteko Gazte azpibatzordeari egokitu zitzaion. Ospakizuna Grisela Echavarria antzerki irakasleak eginiko umorezko bakarrizketa batekin amaitu zen. Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko zuzendaritzak bazkideen, lagunen eta publikoaren partaidetza eskertzen du lehen topaketa egiten laguntzeagatik.


Chacoko urteko lehen euskal afaria2
[Goiko irudian, Maria de los Angeles Soler artistaren lanaren zozketan saridunak ateratako kideak sariarekin (argazki multzoa Kotoiaren Lurra Euskal Etxea)]


Jardueren kontsultarako:

Informazio gehiago eskuratzeko jo Pellegrini 213 kaleko egoitzara (Komunikazio Hedabideen Museoa), deitu 03722-453146  telefonora (Dandra Nieva) edo e-maila idatzi centrovascodelchaco@hotmail.com helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia