euskal diaspora eta kultura
2010/01/08
PUBLIZITATEA
Sydney, Australia. Argentina iparraldean dagoen Chacoko probintziako Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko lehendakaria da Jose Christian Echavarria, eta honelakoetan gertatu ohi denez, barnean daukan bere erroekiko joera eta atxikimendu horretara familia osoa bildua du, tartean emazte Amanda eta, nola ez, alaba Marianela, guztiak Chacoko Euskal Etxeko kide eta laguntzaile.
[Jose Christian Echavarria Chacoko euskal etxe argentinarreko lehendakaria eta bere emazte Amanda Australiako Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxera eginiko bisitan; argazkian Jagoba Landa azpeitiarrarekin, euskal etxe australiarrean]
Oraingoan, ordea, Echavarriaren berria ez datorkigu Resistencia Chacoko hiriburutik, Australiako Sydneytik baizik, bertara bidaia egiten dutelarik Echavarria senar-emazteek, bisita egin baitiote Sydneyko suburbioetako bat den Darlinghurst-i, eta bertan dagoen Gure Txoko Euskal Etxeari.
Euskaldun sentitzea, 'mugez haratago'
Ez zuten bertako lehendakari den Ruben Alvarorekin bat egin ahal izan, baina mementu hartan Euskal Etxean zeudenek harrera paregabea egin zieten. Euskara eskolak ematen hasteko antolatzen ari ziren eta hala harrapatu zituzten Jagoba Landa azpeitiarra, Lourdes Salinas euskal-mexikarra, Julen Santos kantauriarra, eta laugarren lagun bat, Manuel Marin.
Momentu goxoak pasatu zituzten bi euskal etxeek bakoitza bere inguruarekiko eta euskal komunitatearekiko egiten dituzten ekintzak aipatuz. Agerian geratu zen euskal sentimentuak eta euskal gauzekiko identifikazio eta atxekimenduak muga eta herrialde egituretatik haratago doazen errealitateak direla, adierazi du ohar batean Echavarriak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus