euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacoko eta Villa Mercedeseko Euskal Etxeek desfileetan parte hartu zuten Argentinako Independentziaren Eguna ospatzeko

2008/07/15

Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko kideak hirian zehar eginiko desfilean (argazkia Kotoiaren Lurra Euskal Etxea)
Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko kideak hirian zehar eginiko desfilean (argazkia Kotoiaren Lurra Euskal Etxea)

PUBLIZITATEA

Argentinak Uztailaren 9a (Independentziaren Eguna) ospatu zuen iragan asteazkenean. Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak eta San Luis probintziako Villa Mercedeseko Euskal Etxeak bakoitzak bere herrian egiten ziren desfileetan aprte hartu zuten, egun berezi hau ospatzeko. Resistenciako elkarteak bazkideekin eta antzerki taldeko kideekin batera egin zuen festa eta villamercedestarrek aldiz, 'Scout 998-Alfa y Omega' taldea alboan zutele parte hartu zuten probintziako eta herriko arduradunen aurrean egin zen ekitaldian.

Resistencia, Argentina. Argentinako herri eta hiri ugarik Independentziaren Eguna ospatu zuten iragan asteazkenean. Euskal etxe askok ez zuten aukera pasatzen utzi nahi izan eta tokian tokiko ekitaldietan parte hartu zuten. Horietako bat Chacoko Kotoiaren Lurra izan zen. Egun bereziaren omenez, elkarteko bazkideek eta antzerki taldeko kideek Resistenciako ekitaldi ofizialean eta ondorengo desfilean parte hartu zuten.


9 de Julio Chacon
[Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko kideetako batzuk iragan asteazkeneko ospakizunean]

9 de Julio Chacon2
[Euskal Etxeko kideek ikurrina atera zuten kalera Argentinako Independentziaren Eguna ospatzeko (irudi multzoa Kotoiaren Lurra Euskal Etxea)]

Euskal Etxeko arduradunek, Uztailaren 9ko ekitaldiari buruz aditzera ematen duten era berean, urtean zehar burutzen ari diren 'Euskal Etxeko Ahotsa' irratsaioa, Antzerki Tailerra, Euskal Pilota Tailerra eta Euskal Abesbatza bezalako jarduerei buruz ere informatzen dute. Ekimen hauei buruz informazio gehiago jaso nahi duenak (03722) 453146 eta 463133 telefonoetara deitu edo hona idatz dezake.

Independentziaren Eguna Villa Mercedesen

Uztailaren 9ko egun berezia San Luis probintziako Villa Mercedeseraino iritsi zen ere bertako Euskal Etxeari esker. Elkarteak 'Scout 998-Alfa y Omega' elkarkide taldearekin batera hiriko desfilean parte hartu zuen. Juan Ignazio Esnaola Rouanek eraman zuen ikurrina. Gaztea Julio Esnaola Euskal Etxeko lehendakari eta Liliana Rouan idazkari orokorraren semea da.


9 de Julio Villa Mercedesen2
[Goiko irudian, Juan Ignazio Esnaola Rouan (ezkerrean) eta desfilean parte hartu zuen beste gazte bat]

9 de Julio Villa Mercedesen3
[Hiriko desfileko momentu bat Villa Mercedeseko kaleetan zehar]

9 de Julio Villa Mercedesen
[Villa Mercedeseko Euskal Etxeko eta 'Scout 998-Alfa y Omega' taldeko kideak (irudi multzoa Villa Mercedeseko Euskal Etxea)]

Ekitaldian probintziako gobernadoreak, herriko alkatesak eta probintziako eta bertako autoritateek parte hartu zuten. Bestalde, jardueran Aireko Indarrak, suhiltzaileak eta 'ikusle kopuru handi bat' egon zela aipatzen dute Euskal Etxetik. 'Gure elkartearen ordezkaritzak garrantzia handia du komunitatearen aurrean', gehitzen dute arduradunek.


Lotura interesgarriak

Chacoko Kotoiaren Lurra
www.ecomchaco.com.ar/centrovasco

Villa Mercedeseko Euskal Etxea
www.euskaletxeavm.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia