euskal diaspora eta kultura
2009/10/01
PUBLIZITATEA
Resistencia, Argentina. Bertako zenbait hedabidek islatu dutenez, bustoa ezarri eta omenaldia egiteko ideia Instituto Belgraniano delakoak bota zuen eta bustoa hiriburuko leku pribilegiatu batean ipini da, hala baita resistenciako 'Paseo de la Civilidad' delakoa, Alberdi eta Ameghino Hiribidean.
Bildutakoei zuzendutako hitzetan, Ayala alkateak adierazi zuen "ez dela kointzidentzia Luzuriagaren busto hau Zibilidadearen Paselakuan kokatu izana, omenaldirik onena baita Chaco eta Resistencia egin zituen gizonari".
"Chaco eta Resistencia egin zituen"
Luzuriaga generala Buenos Airesen jaio zen 1844ko irailaren 29an eta Chaco Lurraldeko Gobernadore izan zen 1893tik 1905eraino, "hamaika urte gizarte, industria eta merkataritza arloko aurrerapenari emanak". Gobernadore bakarra izan zen 11 urtez segidan agintean egon zena, hezkuntza eta lan publikoen arloko ekimen asko egin zirelarik tarte horretan, hala nola 1 zenbakidun 'Benjamin Zorrilla' Eskolako eraikinaren restituzioa, eskola bereko Herri Liburutegia, egun katedrala den eliza bukatu zen, hainbat bide, 15 zubi (2 altxagarriak), telegrafoaren linea bukatu zen eta postak mezu zerbitzuak ezarri zituen hiriburutik.
Bere agintepean Santa Fe Burnibidea La Sabanatik Resistenciaraino luzatu zen eta horrek herri asko atera zituen inkomunikaziotik. Berak sustatutako obrak medio lur politika nakazaritza, abelzaintza, basogintza eta produktuen industrializaziora bideratu zen. Herri indigenak ulertzen saiatu zen eta lurrak eman zizkien eta lan egiteko irakaskuntza, eta lan kontratuen betetzea bermatu zien.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus