euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacoko EEaren Maiatzaren 25eko partaidetza irudiak; Kotoiaren Lurra-koek Euskal Zine Zikloari eta euskal abesbatzari ekingo diote bihar

2008/06/03

Chacoko euskal komunitateko kideek Maiatzaren 25a jantzi tradizionalez ospatu zuten
Chacoko euskal komunitateko kideek Maiatzaren 25a jantzi tradizionalez ospatu zuten

PUBLIZITATEA

Argentinako Chaco probintziako 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak azken asteetan egindako eta datozen egunetan egin beharreko jarduerei buruz eman du aditzera. Iragan maiatzaren 25ean, bertako bazkideek Resistenciako Udalak antolatutako Maiatzaren 25eko aberri desfilean parte hartu zuten. Bihar, bestalde, Euskal Zine Zikloari ekingo dio Euskal Etxeak, 'Aupa Etxebeste' filmearekin, eta bihar bertan baita ere ekingo dio bere lehenengo bilkurari Euskal Abesbatza sortzeko lanean ari den taldeak, interesa izan dezaketen guztiak gonbidatuta daudela.
Resistencia, Argentina. Chacoko euskal komunitateko kideek, Jose Christian Echavarria Euskal Etxeko lehendakaria buru, Maiatzaren 25eko aberri desfilean parte hartu zuten. Euskal parte hartzaile guztiek jantzi tradizionalak soinean ibili zuten probintziako hiriburuan zehar eginiko kabalkada, '2006an Cordoban egindako Euskal Argentinar Aste Nazionalean erabilitako (jantzi) berberak' ziren, baieztatzen dute Euskal Etxetik. Ekitaldi hartan euskaldunek Lapurdiko Inauteria berregin zuten eta maiatzaren 25eko aukera berrian jantziak berriz erakusteko parada izan zuten, kasu honetan Resistenciako biztanleei.

Chacoko Euskal Etxeak Maiatzaren 25a ospatu zuen
['Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko kideak kabalkadan euskal inauteri jantzi tradizionalak soinean]

Chacoko Euskal Etxeak Maiatzaren 25a ospatu zuen
[Lapurdiko Inauterietako bandera eta jantziak Resistenciako kabalkadan (argazkiak 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxea]

Bestalde, Chacoko Euskal Etxeko arduradunek ekainean ostegunero egingo duten Euskal Zine Zikloa abiatuko dute bihar osteguna. Ekitaldia Resistenciako Hedabideen Museoan egingo da (Pellegrini 213) eta lehenengo hitzorduan Asier Altunak zuzendutako 'Aupa Etxebeste' filmea eskainiko da. Filmeko protagonisten artean hauek aipatu daitezke: Ramon Aguirre, Elena Irureta, Paco Sagarzazu, Iban Garate eta Guillermo Toledo. Emanaldia zortzi t'erdietan hasiko da eta sarrera doanekoa da.

Bihar bertan, azkenik, eta ia tenore berean, Euskal Etxeak sortu nahi duen Euskal Abesbatzan aritzeko asmoa daukatenak bilera batera daude gonbidatuta. Ekitaldia Merkataritza Eskola 9 zenbakidunean egingo da (Av. San Martin 602) gaueko bederatzietan eta Carolina Garcia Ferreira irakasle eta abesbatza zuzendariak gidatuko du jarduera. Garcia Ferreirak Resistenciako Dante Alighieri Institutuko Abesbatza eta Corrienteseko Haurren Abesbatza eta Abesbatza Polifonikoa gidatzen ditu. Talde berrian parte hartzeko ez da esperientziarik behar eta klaseak doanekoak izango dira.


Lotura interesgarriak

Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxea
http://www.chaco.gov.ar/centrovasco/

Maiatzaren 25ari buruzko informazio gehiago
http://es.wikipedia.org/wiki/Revoluci%C3%B3n_de_Mayo



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia