euskal diaspora eta kultura
2012/12/26
PUBLIZITATEA
Resistencia, Argentina. Argitalpena berreskuratzearen iragarpena Chacoko hiriburuko euskal etxetik eman dute aditzera, elkarteko bazkideak eta Chacoko gizartea oro gogoan hartuz. Kotoiaren Lurra-ko arduradunek Erakin-ek aurreko aldizkarien ildo eta formatoei eusten diela azpimarratu dute.
Buletinak bazkide eta kolaboratzaileen artikuluak baitaratzen ditu; hamaikagarren zenbaki honetan, honakoak (izenburuak euskaraz ematen baditugu ere jatorriz gaztelaniaz dira):
-"Nafarroako konkistaren 500 urtetara", Cesar Arrondo egile
-"Eusebio Zamacola Abrisqueta: basauritar bat Argentinako Chacon", Angeles de Dios Altuna de Martina-rena, Eusko Jaurlaritzak deitzen duen Andres de Irujo Sariko 2010eko edizioa bereganatu eta beraz Jaurlaritzak argitaratu eta iazko Mundu-Batzarrean aurkeztutako izen horretako Fabio Echarriren liburua aztertuz
-"Bilboko Guggenheim Museoaren 15 urte: hiria aldatu zuen kultur kudeaketa lana", Fabio eta Mariana Echarrik sinatua
-"Larramendy familiaren 2012ko cousinada", Juan Carlos Larramendy egile
-"EAJ nagusi eta EH Bildu bigarren indar legez sendotzen da"
-eta "Gaztemunduko esperientzia", Mariana Echarriren eskutik
Aldizkariak Kotoiaren Lurrak azkeneko urteetan egindako ekintzak ere biltzen ditu, euskal etxearen esku hartzea Chacoko gizarteak antolatutako ekimenetan, eta abar.
Zenbakia iaz zendu zen Helda Nilda Goycoechea lizentziatuari, bazkidea eta Chacoko pertsona ospetsua bera, eskaini zaio, adierazi dute Kotoiaren Lurra-tik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus