Chacabuco, Argentina. Joan den astezkenean izan zen. Jai eguna aprobetxatuz –Banderaren Eguna da Argentinan ekainaren 20a– bere 29. urteurrena ospatu zuen Guillermo Larregui Euskal Etxeak, 160 gonbidatu lagun. Bazkaria animatzeko ardura dantzariena izan zen aurten ere, eta ondo baino hobeto bete zuten eginbeharra. Helduek euren koreografia kutunetako batzuk taularatu zituzten, tartean ‘Sorgin Dantza’. Baina txikiak ere izan ziren dantza ikuskizuneko protagonistak eta txalo ugari jaso zuten.
Aipatzekoa da urtebetetzea dela eta, eta Euskal Etxeak egiten duen lana errekonozitzeko, plater oroigarri bat eman ziola Chacabucoko Udalak Guillermo Larreguiri. Laura Marchesse Kabineteko buruak, Juan Cruz Magdalena Gizarte Garapen Idazkariak eta Jorgelina Soñez zinegotziak eskuratu zieten saria Euskal Etxeko batzordeko kideei.
Argazki gehiago, hemen.