euskal diaspora eta kultura
2014/06/23
PUBLIZITATEA
Chacabuco, Argentina. Atzera kontua bere amaierara iritsi zen eta joan den ekainaren 19an Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak 25. urteurrena ospatu zuen, egun osoko programa batekin. Aktibitateak goizean hasi ziren, Euskadiren ordezkari Sara Pagola iristearekin eta goizeko ordu txikitan bukatu, hainbat euskal etxetako lagunak bildu zituen jai batekin, horien artean Arrecifes, Cañuelas, Chivilcoy, Gral. Las Heras, Gral. Rodriguez, Junin, Los Toldos, Pergamino, Saladillo, Buenos Aires eta Chacabucoko bertako euskal etxeetako ordezkariak.
Festa bukatu eta ordu gutxi batzuk pasa ondoren, EuskalKultura.com-ekin izandako elkarrizketa batean, jaia ondo baino hobeto atera zela adierazi zigun etxeko lehendakari Pablo Pavesak: “Izan dugun erantzuna espero baino handiagoa izan da. Lagun asko etorri dira, tartean gure etxea ezagutzen ez zutenak ere, eta erabat harrituta geratu dira egoitza ikustean. Garrantzitsua izan da, halaber, adiskidetasun harremanak sortzen ari direla ikustea”, azaldu digu Guillermo Larregui euskal etxeko lehendakariak.
[Ospakizun egitaraua goizean hasi zen Sara Pagola ordezkariak Chacabucoko Udaletxea bisitatu zuenean. Bertan Gobernuko Idazkaria den Marcos Peraltarekin bildu zen. Ondoren, hitzaldi bat eskaini zuen Pagolak euskal etxeko instalazioetan (argazkia Euskadiren Ordezkaritza)]
[Gaualdean, berriz, urtebetetze festari amaiera emateko, plaka oroigarri bat desestali eta bedeinkatu zen. Euskal gobernuko mandatariak kendu zion estalkia plakari eta Tomas Ostolaza apaizak izan zuen bedeinkazioak egiteko ardura (argazkiaEE)]
[Argentinako eta euskal ereserkiak abestu zen eta gonbidatuei ongietorria emateko Agurra dantzatu zuten Verónica Gouarmalusse-k zuzentzen dituen etxeko dantzari helduek (argazkia Euskadiren Ordezkaritza)]
[Etxeko txikiak ere izan ziren dantza emanaldiaren protagonistak; euskal jantzi tradizionalekin eta ohiko graziarekin txalo beroak bereganatu zituzten umeek (argazkia Euskadiren Ordezkaritza)]
[Pablo Pavesak azaldu legez, gaueko une hunkigarrienetako bat izan zen etxeko eta hiriko ballet folkloriko bateko dantzariak zamba argentinar bat egiteko bat egin zutenean. Gogora dezagun 'Banderaren Eguna' ospatzen dela Argentinan ekainaren 20an (argazkiaEE)]
[Afariaren baitan omenaldia egin zitzaien etxeko lau lehendakari ohi-ri eta oroigarriak banatu ziren gonbidatuen artean (argazkiaEE)]
[Topa egiteko momentuan, Guillermo Larregui-ko laguna den Mikel Ezkerrok hitz batzuk esan zituen eta erakundearen ‘Zilarrezko Ezteiak’ zirela-eta kopa altxatzeko gonbidatu zuen (argazkia Ordezkaritza)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus