euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacabucoko Guillermo Larregui EEak bere 25. Urteurreneko Dantzari Topaketa Erregionala deitu du

2014/05/02

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko dantzariak (argazkiaEE)
Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko dantzariak (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Erakundearen 25. urtemugaren urtean eskualdeko euskal etxeak bildu nahi ditu Guillermo Larregui Euskal Etxeak bere lehenengo Dantzari Topaketa Erregionalean. Hitzordua abuztuaren 9an izango da eta herriko plazan burutuko den dantzaldiaren ostean erromeria batekin jarraituko du jaiak. Ostatuari dagokionez, antolatzaileek jakinarazi dute instituzioa arduratuko dela dantzarien aloimenduaz eta hori dela eta otorduei eta bidaiaren kostuari baino ez dietela aurre egin beharko. Buenos Airesko Nafar Etxearen partaidetza ere baieztatu dute..

Chacabuco, Argentina. Urte berezia izango da aurtengoa Buenos Aires probintziako Chacabuco hiriko Guillermo Larregui Euskal Etxearentzat. 25 urte beteko ditu erakundeak datorren ekainaren 20an eta urtemuga ospatze aldera programa oparo bat ari dira garatzen. Egitaraua urte osoan zehar burutuko da eta gauzatuko diren ekintzen artean tabernak eta beste euskal etxeek antolatutako partaidetza aipa daitezke. Baina dudarik gabe, ekainaren 19ko urteurreneko afaria –egun bat aurreratuko dute jaia, 20a Argentinan jai eguna delako– eta abuztuaren 8ko Dantzari Topaketa izango dira ekitaldi nagusiak.

Afaria euskal etxeko egoitzan izango da eta berrehundik gora laguni luzatuko zaie gonbitea, tartean, Sara Pagola Ordezkariari, FEVAko agintariei eta euskal etxeetako kideei. Abuztuaren 9koa, berriz, batez ere gazteei zuzendutako ekitaldia izango da. Topaketa arratsaldeko 5ak aldera hasiko da herriko plazan egingo den dantza erakustaldiarekin eta talde parte-hartzaile guztiek dantza egin ondoren, euskal etxean bilduko dira erromeriaz gozatzera.

Etxeko lehendakari Pablo Pavesak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, dantzarien ostatua Udalaren gune batean izango da, eta horren ondorioz musu truke eskainiko zaie. Kari horretara ez da voucherrik egongo eta pertsona bakoitzak bere otorduak eta bidaiaren kostua baino ez ditu ordaindu behar izango. Halaber iragarri du Buenos Airesko Nafar Etxeko dantzariak izango direla jaialdian aurkeztuko den taldeetako bat. Proposamena irekia da eta parte hartu nahi dutenek euskal etxearekin behar dute harremandu. Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea Facebook-en dago, Centro Vasco Chacabuco izenpean. Helbide elektronikoa, berriz, cvchacabuco@yahoo.com.ar dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia