euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacabucoko Euskal Etxeak ehunda berrogeita hamar lagun bildu zituen aurtengo lehenengo afari handian

2007/04/24

Chacabucoko Euskal Etxeko aurtengo lehenengo afariko ikuspegia (Mundo Vasco argazkia)
Chacabucoko Euskal Etxeko aurtengo lehenengo afariko ikuspegia (Mundo Vasco argazkia)

PUBLIZITATEA

Ehunda berrogeita hamar pertsonatik gora bildu ditu Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxe argentinarrak urtero antolatzen dituen afari handietako lehenengoan. Bere ekintzen sostengurako eratzen dituen ekimen dirubiltzaile garrantzitsuena dira afari hauek eta 'Guillermo Larregui'ren egoitzean bertan egiten dira, euskal etxeko gazteak zerbitzari. Beraien, gainerako bazkideen eta bertaratutako guztien laguntasuna eskertu zuen Sonia Armendariz zentruko lehendakariak luzatu zituen hitzetan.
Ehunda berrogeita hamar lagunetik gora bildu zituen Buenos Aires probintziako Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeak urtean zehar antolatu ohi dituen euskal afarietako lehenean. Eskaintzen duten giro, janari eta dantzatzeko musikagatik dira ezagunak Chacabucon ekitaldiok, Euskal Etxeari bere kultur ekimenak aurrera ateratzen laguntzearekin batera, diotenez denbora goxoa pasatzen baitute bertaratzen direnek. Horretarako leku aproposa dauka euskal erakunde chacabucotarrak bere egoitzaren barnean, beste batzuetan errentan uzten duena.

Festa joan den apirilaren 14ean gauzatu zen gaueko bederatzi t'erdietatik aurrera eta, ohi bezala, dantzatzeko musika eta giro ona izan zituen protagonista, afaria berarekin batera. Momentu batean, Euskal Etxeko lehendakariak, Sonia Armendarizek, hitza hartu eta bertaratutakoei zein ekitaldia prestatzen ibilitako euskal etxeko bazkide eta lagunei bere eskerrik beroena eman zien, 'zuei guztiei esker baita posible geure lanak aurrera egitea, euskal kulturaren eta geure nortasunaren medeserako'. [mahaietan zerbitzari ibilitako euskal etxeko gazteetako batzuk (Mundo Vasco argazkia)]


LOTURA INTERESGARRIAK

Chacabucoko Maximiliano Montes, Gaztemundu-rako hautatua
BasqueHeritage.com-en 2007ko apirilaren 18an argitara emana

Txikienak Chacabucoko urte amaieran protagonista
EuskalKultura.com-en 2006ko abenduaren 12an argitara emana

'Mundo Vasco', astero Chacabucon argitaratzen den aldizkaria
http://fotolog.terra.com.ar/revistamundovasco

'Mundo Vasco', Durangoko Azokan aurkezturik
EuskalKultura.com-en 2006ko abenduaren 16an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia