Bilbo, Bizkaia. Latinoamerikar eta japoniar fusioko sukaldaritzak ordezkaritza bizi eta koloretsu berezia dauka Euskal Herrian, hain zuzen ere Cesar Escudero eta Nacho Apeceche sukaldari argentinarrek Getxon eta Bilbo zuzentzen dituzten Dando la brasa jatetxeetan eskaintzen dutena. Escuderok eta Apecechek Buenos Airesen ezagutu zuten elkar eta itsasoaren alde honetara luzatu dute euren adiskidetasuna. Euren ibilbideak hainbat geraleku izan ditu eta horietako bakoitzean ikasi dute.
"Fregalari" izatetik hasi eta sukaldearen muinetaraino sartu izan dira, kinka bakoitzak utzi dienaren arabera. Euskal Herrian, Barrikako (Bizkaia) Milagrosen hasi, eta Azurmendin, Londresko Nobun edo Gaston Acuriorekin ere zabaldu dute ezagutza. Cesar Escuderoren elkarrizketa Gaizka Oleak sinatzen du da eta El Correok eman du argitara.