euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cesar Arrondoren eskutik, FEVAren kultur eskaintza Misioneseko Euskal Jatorri Euskal Etxera heldu da

2011/09/23

Cesar Arrondok “Euskal Herria: Nazioaren historia laburra” izeneko hitzaldia eman zuen Euskal Jatorri-n (argazkiaEE)
Cesar Arrondok “Euskal Herria: Nazioaren historia laburra” izeneko hitzaldia eman zuen Euskal Jatorri-n (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Argentinako euskal etxe guztiek daukate hizlarien bisita jasotzeko aukera. FEVArekin kontaktuan jartzea baino ez dute behar interesa dutenek, eta hala egin dute Misiones probintziako Euskal Jatorri euskal etxeko arduradunek Cesar Arrondo irakaslearen bisita gauzatzeko. Irailaren 10ean eman zuen Arrondok “Euskal Herria: Nazioaren historia laburra” izeneko hitzaldia, Posadasekeko El Palomar liburutegian eta publiko jendetsu baten aurrean.

Posadas, Argentina. 2008an lortu zuen Posadaseko Euskal Jatorri euskal etxeak Eusko Jaurlaritzaren onarmena, eta horren ostean eta betiko joera jarraituz, mota askotako ekintza ugari antolatu zituen, tartean, Txikien Arte Tailerra, Tradizioaren Eguneko partaidetza, omenaldiak, Immigranteen Jaietako aurkezpenak eta Haurrentzako futbol txapelketak, besteak beste.

Joan den irailaren 10ean, ordea, Cesar Arrondo jaso zuten beren baitan Misioneseko euskaldunek eta La Platako Unibertsitateko irakaslearen Historiari buruzko hitzaldiaz gozatu ahal izan ziren, Immigrante Asteko ospakizunen markoan. Elkarretaratzea Posadaseko El Palomar liburutegian izan zen eta euskal etxeko kideak ez ezik, erakundeko lagun eta herritar ugari hurbildu ziren aretora Arturo Campion Euskal Ikasketak Etxeko kidea entzutera.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia