euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cenarrusa Fundazioak eta Bizkaia:talent-ek elkartruke programa jarri dute abian; eskabideak, apirilaren 30a arte

2016/02/29

Unai Rementeria Bizkaiko Diputatu Nagusia Boiseko Capitolian izan zen 2015eko udaran, Idahoko Gobernadore ordearekin biltzeko (argazkia Bizkaimedia)
Unai Rementeria Bizkaiko Diputatu Nagusia Boiseko Capitolian izan zen 2015eko udaran, Idahoko Gobernadore ordearekin biltzeko (argazkia Bizkaimedia)

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko eta Ameriketako goi mailako profesionalen artean loturak eta lidergoa sustatzeko programa jarri dute abian Bizkaia:talent-ek eta Boiseko Cenarrusa Fundazioak. Programa honi esker Euskal Herriko lau profesionalek 21 eguneko egonaldia egingo dute AEBetan edo Kanadan, eta AEB edo Kanadatik bi etorriko dira Euskal Herrira. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 30ean itxiko da. 

Bilbao, Bizkaia. Bizkaia:talent-ek eta Boiseko Cenarrusa Fundation elkarteak elkarlanean ari dira Euskal Herriko eta AEBN/Kanadako goi mailako langileen artean elkartruke eta harreman sarea sustatzeko. Egitasmoaren izena Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko 2016ko Lidergo Programa da eta aurreneko pausoa, elkartruke bekak sortzea izan da.

Elkartruke beka hauetan parte hartzen dutenek dauden herrialdeko langile, erakunde eta enpresekin harreman zuzena izango dute eta horren bitartez, ozeanoaren bi aldeetan lan egin dezaketen profesionalen arteko harreman sarea sortzea da helburua.

Programaren egitaraua

Programaren lehen partea prestakuntzarako 12 astekoa izango da. Ondoren elkartruke fasea etorriko da, 10 eta 21 egun bitartekoa.

Prestakuntza fasean partehartzaileek euskal-amerikar harremanei buruz ikasiko dute, eta trukean bisitatuko duten komunitatekoari buruzko informazioan sakonduko dute.

Atzerriko egonaldiaren fasean, partehartzaileek dauden tokiko iritzi-sortzaile eta eragileekin biltzeko auekra izango dute, eta betse herrialdetako partehartzaileak ere ezagutzeko aukera izango dute. Horrez gain, bakoitzak bere interesen araberako agenda landu ahalko du eta bere arloko empresa edo erakunde bateko ordezkari batekin biltzeko aukera izango du.

Programa modalitateak:

Bi modalitate egongo dira:

-Euskal Herritik AEB/Kanadara: Lau partehartzailek 21 egun emango dituzte AEB/Kanadan

-AEB/Kanadatik Euskal Herrira:Bi partehartzailek gehienez 15 egun emango dituzte Euskal Herrian. 

Hautagaitza aurkezteko, jo hona: https://extranet.bizkaiatalent.org/profesionals/

AEB eta Kanadako hautagaitzak aurkezteko, jo Cenarrusa Fundation-en webgunera, hona.

Programari buruzko informazio gehiago eskatzeko idatzi hona: basqueamericanpartnership@bizkaiatalent.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia