Buenos Aires, Argentina. “Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora, naramate …” kantua datorkigu burura, aurten hil zela 20 urte bete diren Kaxiano Lizartzako itsuak euskaldunen emigrazioa gogoan hainbatetan kantatu ziguna. Izan ere, barkuz etorri ohi ziren gure aiton-amonak Ameriketara, kasu honetan Argentinara. Baina, noiz eta zein barkutan iritsi ziren ba al dakizu? Hori eta zein portutik sartu ziren Argentinan jakiteko bidea errazten digu orain Centro de Estudios Migratorios Latinoamericanos (CEMLA) erakundearen webguneak.
Izan ere Argentinara iritsitakoen zenbait datu eskaintzen dituen on lineko bilatzailea garatu du CEMLA 1985 urtetik immigrazioaren inguruko dokumentazioa bildu, gorde eta eskaintzeaz arduratzen den erakundeak. Arestian aipatutakoez gain, etorkinek zuten ogibidea eta Europako zein portutik abiatu ziren argitzen digu. Etorkinaren izen-abizenak besterik ez dira behar iritsi zeneko data zehatza jakin ahal izateko, baldin eta 1800 eta 1960 urteen bitatekoa bada. Bilaketa burutzeko, captcha kode baten bidez egiaztatuko da erabiltzailea.
Arttikulu hau idazteko guk geuk ere egin dugu aproba. Hasteko, www.cemla.com/buscador-n sartu gara. Etorritako birramona, birraitona, amona, aitona edota senitartekoaren izena eta abizena idatzi ditugu eta, bilaketa errazteko, baita gutxi gorabehera iritsitako urtea ere (ez badaukadu data, utzi dagoen bezala). Bukatzeko, captcha kodea zuzen idatzi baliozkotzeko.
Ea zorte on, ea zure ahaideak topatzen dituzun!