euskal diaspora eta kultura
2010/01/18
PUBLIZITATEA
Jean Arotçarena/Hazparne, Lapurdi. Duela zenbeit egun, jaun andere batzu kausitu ditugu Hazparneko karriketan, Argentinatik etorriak ziren, anderearen familiaren ikusterat. Hau Makean da gaur. Carolina Istilart Injeniurra da, «agro alimentaire» sailean ikerlari, bere goi osabak eraiki entsegu egiteko laborantxa etxe batean. Carolinak kondatu dauku bere osaba omentsuaren bizia zer izan zen Argentinako Tres Arroyos herrian.
Jean Baptiste Istilart Hazparnen sortua zen 1867-ko urtean Elhiarrian. Bere aita De Herris familiaren komisa zen. Jean Baptiste 7 urte egon zen Elhiarrian, gero Makearat joan ziren bizitzerat, aitak erosi zuen Eiheraldia etxerat. Handik eta lau urteren buruan, Argentinarat igorria izan zen Jean Baptiste Istilart bere amaren partetik zuen osaba bati buruz, 11 urte zituen.
Ordu heietan ainitz euskaldun joaiten ziren Hego Ameriketarat. Hazparnetik ere asko izan dira, nola Broussain anaiak, ondotik Morroxko Harriague eta Lissar auzapez eta deputatuen ontasuna egin zutenak.
Jean Baptiste-k 18-20 urte zituenetik erosi zituen ogi joiteko tresna zahar batzu, berak berritu zituenak eta heiekin hasi zen lanean. Ohartu arauka tresna berriak asmatzen zituen lanaren errexteko eta laster langilekin hasi zen berak egin laborantxako tresnen saltzen. Berantago berogailu tresnak egin zituen eta hortan 856 langile ukan zituen eta 85 gauza desberdin ateratzen ziren, 22.000 m2 ko lantegi batetarik.
Jean Baptiste Istilart-en berezitasuna izan da, eskolarik ukan gabe jakitate haundia bildu zuela eta bere argitasunari esker, herritarren eta herriaren laguntzeari osoki emana izan zela. Artalekutik, liburutegia arte, Tres Arroyos-eko ekintza sozial gehienetan barne zen Istilart.
Herriko Kultur eta sozial elkarte gehienetako buru edo partaide zen gainerat.
Bizi izan den herrian eraikia dute Jean Baptiste Istilart-en itxura haundi bat. Zendu zen 1934-ko ekainaren 26an, bere ehorzketa egunean saltegi guziak hetsiak egon ziren, Jean Baptiste Istilart-en omenez. Zinez maitatua zen euskaldun hau, gizona nahi zaukan argitua eta xutik. Bere bizian egin dirua, bere herrian baliatu du, hango jendearen onetan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus