Macachin, Argentina. Macachin herritik 30 kilometrora dagoen Doblas herrixkan konpromiso familiar bat zeukalako iritsi zen modeloa Macachinera, eta Euzko Alkartasuna Hotelean eman zuen gaua Carolina Ardohainek. Egonaldia laburra izan arren, modelo famatuak denbora gorde zuen hala eskatu ziotenekin argazkiak ateratzeko eta hoteleko bisita liburuan sinatzeko.
Carolina Ardohain ‘Pampita’ ezizenarekin egin zen ezaguna, hain zuzen ere La Pampa probintzian jaioa delako, Gral. Acha herrian.. Pampatarra jaiotzez, ongi daki euskal jatorriko abizena daukala.
Hoteleko arduradunak poz-pozik agertu dira ‘luxuzko bisitariarekin’ eta urtarrileko balantze bikaina egiten dute: “Hotela eta jatetxeabeteta izan ditugu”, adierazi dute.