euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Carmeloko 'Ibai Ondoko Etxea' EEa, Uruguain, nazio mailan ibiltari ari den margolan erakusketa baten egoitza

2008/04/23

Carmeloko Euskal Etxeak bere egoitzan eskaintzen duen pintura erakusketako zenbait obra
Carmeloko Euskal Etxeak bere egoitzan eskaintzen duen pintura erakusketako zenbait obra

PUBLIZITATEA

Margolan lehiaketa bat antolatu zuen iaz Uruguai mailan 'Isusa' enpresak, sortu zela 60 urte bete zirela ospatzeko eta hortik nazioan zehar ibiltari ari den erakusketa bat atera zen. Iaz hasitako erakusketa Colonia departamentuko Carmelo herrira iritsi da orain eta bertako Euskal Etxean --'Ibai Ondoko Etxea' (sic)-- inauguratu zuten joan den ostiralean, intendentea bera, bateko eta besteko indar biziak, artistak eta publiko interesatua partaide bildu zuen ekitaldi batean. Ekimena 'interesgarri departamentuarentzat' aitortu dute eta Carmeloko Kultura Etxearen sostengua jaso du. Maiatzaren bira arte zabalduko ditu ateak Carmeloko Euskal Etxean.
Orotara 582 obra aurkeztu ziren 'Isusa' enpresak bere 60. urteurrena ospatzeko abian ipinitako pintura lehiaketara. Horien arteko hamabik saria jaso zuten eta beste hamalau lanek aipamen berezia lortu, Carmeloko Pablo Ferrari artista plastikoa hauetako bat. Hogeita sei lan horiekin Uruguai osoa ibiltari pasatzen ari den margolan erakusketa muntatu zen eta orain, euskal etxe carmelotarreko batzordekide den Pablo Alzugarayren bitartekaritzari esker erakusketa Carmelora iritsi da, 'Ibai Ondoko Etxea' Euskal Etxearen egoitzara hain zuzen. Maiatzaren 2a arte egongo da bertan ikusgai.

Ekimenaren aurkezpenean udalerriko zenbait pertsona ospetsu egon ziren, hala nola, Coloniako intendente Walter Zimmer, intendentziako idazkari nagusi Pablo Manitto, 'Isusa' enpresako presidente eta zuzendari orokorra den Oscar Ruffener, artista plastikoak, batzar lokaleko ordezkariak, lizeoko zuzendaria, kultur etxeko eta turismoko idazkaritzako kideak, komunikabideak eta ikusle eta Euskal Etxeko bazkide ugari.

[Walter Zimmer intendenteak erakusketaren aurkezpenean parte hartu zuen joan den ostiralean Carmeloko 'Ibai Ondoko Etxea'ren egoitzan]

[Margolan lehiaketan saritu zituzten lehen eta bigarren sailkatuak]

Carmeloko uhinetan irratigizon ezaguna den Pedro Chajiasen esku egon zen erakusketaren aurkezpen ekitaldia. Hitzorduari hasiera emateko Euskal Etxeko lehendakaria eta aldi berean diputatu nazionala den Miguel Asquetak hitz batzuk eskaini zien bertara hurbildutakoei. Jarraian, artisten izenean, Pablo Ferrari artista plastikoak hartu zuen hitza eta 'Isusa'-ko presidente Oscar Ruffenerrek eta Walter Zimmer intendentearen hitzek aurkezpenari amaiera eman zioten. Bertaratutakoek brindisa egin eta Euskal Etxeko dantzari txikien emanaldia ikusi ahal izan zuten, ekitaldiari hamarrak aldera amaiera emanez.


Lotura interesgarriak

Carmeloko (Uruguai) Ibai Ondoko Etxearen egoitzaren inaugurazioa
2008ko martxoaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana

Aldaketa Uruguaiko Carmeloko Euskal Etxean
2007ko urriaren 15ean EuskalKUltura.com-en argitara emana

Uruguaiko 'Eusko Jaia'ren III. Edizioa, Carmelon
2007ko maiatzaren 7an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia