Carlos Galarza, Argentinako Misiones probintziako Corpus Christiko Eusko Etxeko idazkaria, atzo hil zen Posadas-en.
Atzo igandea gertatu zen, Misiones probintzia argentinarreko Posadas hiriburuko ospitalera batean. Izan ere, han sartu zuten orain dela hamar bat egun, tumore gaizto bat antzeman ondoren. Carlos Alberto Galarzak 66 urte zeuzkan eta Corpus Christiko Eusko Etxeko kide zen, azken bolada honetan idazkari hautatua eta baita aurretik lehendakariorde ere.
Corpus Christi, Argentina. Bi aste bai no gutxiagoko gauza izan da. Tumore gaizto bat antzeman zioten, Posadasko ospitale baten sartu eta atzo igande goizean hil zen Carlos Galarza, Corpusko Eusko Etxeko idazkaria. ospaitaleko egunak zailak izan dira, ebakuntza egin, konplikazioak izan eta osasun egoera larria ezin izan baitu gainditu.
Carlos Alberto Galarzak 66 urte zeuzkan eta bost seme-alabaren aita zen. Corpus Christiko Eusko Etxeko kide, azken hauteskundeetan idazkari hautatu zuten eta aurretik lehendakari ere izana zen. Atzo arratsaldez egin zen beila eta ehorzketa gaur astelehenez egin da, goizeko hamarretan, Corpuseko hilerrian.
Gure doluminak bere familia eta lagunei, eta Corpusko Eusko Etxeko Eusko Etxeko kide guztiei.