euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Carlos Gabilondo zinemazaleak inauguratuko du gaur Posadaseko Euskal Jatorri EEaren Zine Zikloa

2013/06/03

Misiones probintziako Posadas hirian proiektatuko diren filmak
Misiones probintziako Posadas hirian proiektatuko diren filmak

PUBLIZITATEA

Urtero bezala, 2013 honetan ere egingo da Misiones probintziako hiriburuan Euskal Zine Zikloa. Bertako Euskal Jatorri Euskal Etxeak antolaturik, ekitaldia ‘Biblioteca Popular Posadas’ liburutegian burutuko da, ekaineko astelehenetan. Zikloa gaur abiatuko da, Euskal Herriko zinearen historiari buruzko hitzaldia eskainiko duelarik Carlos Gabilondo zine adituak, Buenos Airestik etorrita. Bidaia berean, Misioneseko Unibertsitatearen 40. urteurren ekitaldietan ‘Euskal Pilota’ filma aurkeztuko du Gabilondok.

Posadas, Argentina. Gaur hasita, lau emanaldiko Zine Zikloa garatuko du ekainean Posadaseko Euskal Jatorri Euskal Etxeak. Bi dira aurtengo programareb helburuak; batetik, Euskal Herriko filmak Argentinako Mesopotamian ezagutaraztea; bestetik, aurten ehun urte beteko dituen hiriko ‘Biblioteca Popular Posadas’ delakoari omenaldia egitea: “Gure Liburutegiak urtero ematen digu komunitateari begirako Euskal Zine Zikloa antolatzeko aukera eta guk ere, eskerrak eman eta egin nahi dugu gure ekarpena kultur esparruan”, adierazi dute euskal etxeko agintariek.

Helburu horrekin, laguntzaile berezi bat gonbidatu dute euskal etxekoek Zine Zikloa aurkezteko. Carlos Gabilondo zinemazaleak emango dio hasiera ekitaldiari hitzaldi batekin. “Euskal Herriko Zinearen Ibilbidea” mintzaldian, eta material egokiaz baliatuta, 1895-2013 urteen arteko euskal produkzioei buruz hitz egingo du Buenos Aireseko irakasleak.

Egitarauari dagokionez, honako hau izango da

Ekainaren 3an (gaur): Carlos Gabilondoren “Euskal Herriko Zinearen Ibilbidea” hitzaldia
Ekainaren 10ean: Montxo Armendariz-en ’27 ordu’. Carlos Gabilondok gidatuko du pelikularen ondoko eztabaida
Ekainaren 17an: Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño-ren ‘80 egunean’
Ekainaren 24an: Juanma Bajo Ulloa-ren ‘Tximileta Hegoak’

Zine Zikloa ‘Biblioteca Popular’-en izango da, iluntzeko 8:30etan, sarrera libre eta doakoa.

Misiones Unibertsitateko 40. urtemuga

Misioneseko egonaldian, beste ekimen batean hartuko du parte Carlos Gabilondo irakasleak aste honetan. Datorren ostegunean, ekainaren 6an, 'Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra’ filma proiektatuko da Unibertsitatearen urtemugaren barruan antolatutako ekimenen artean eta Gabilondok berak izango du Julio Medem-en lana azaltzeko ardura.

Hitzordua arratsaldeko 6etan izango da, Humanitate eta Giza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian, Tucuman kaleko 1946 zenbakian. Sarrrera libre eta doakoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia