euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Carlos Gabilondo eta bere Euskal Zinema Ibiltaria prest martxo hasieran 2022ko saioei ekiteko euskal etxerik etxe

2022/02/16

Euskal pelikula berriak proposatuko ditu aurten Gabilondo eta euskal zinemagileekin harremanetan jarraituko du
Euskal pelikula berriak proposatuko ditu aurten Gabilondo eta euskal zinemagileekin harremanetan jarraituko du

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Otsail erdia pasata gaude eta Hego Amerikako udako oporrak laster amaituko dira. Euskal etxeak hasiak dira 2022ko ekitaldi programa osatzen. Eta prestakizun horietan aurreratuta dauden ekimenen artean, Carlos Gabilondo eta bere Euskal Zinema Ibiltaria Zikloa. 2022a gogo biziz hastekotan da, euskal zinemari lotutako hainbat izenburu euskal etxeetara eramaten. Izan ere EEetako zinemazaleek ongi asko ezagutzen dute Gabilondo eta zain dauzka bere hamabigarren denboraldia izango duen honetan.

Gabilondok film berriak aurkeztuko ditu, eta baita bere garaian Argentinara iritsi gabeko 80ko eta 90eko hamarkadetakoak ere. Eta Euskal Herriko zinemagileekin harremanetan jarraitzen du: aukera hau pandemiak behartutako birtualtasunarekin zabaldu zen eta truke interesgarriak sortu ditu. Inportantea: Zikloa presentziala edo birtuala izango da osasun-baldintzek eta euskal etxe bakoitzaren egoerak bata ala bestea gomendatzen duten neurrian. Lehenengo emanaldia, esaterako, martxoaren 4an, ostirala, birtuala izango da, Buenos Airesko Euskaltzaleak antolatzaile. Helena Tabernaren “Acantilado” (2016) filma jendaurretuko du, Zoom bidez.

Ondoko astean zikloak beste bi saio iragartzen ditu. Lehena, asteazkenean, martxoaren 9an, arratsaldeko 6etan La Platako Euzko Etxean, Mireia Gabilondoren “Erlauntza” (2020) proiektatuz. Bigarrena ostiralean, martxoaren 11n, gaueko 8etan, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxean. Kasu honetan, Emakumearen Eguna testuinguru; Euskal Etxeak Udalarekin itundutakoari esker Udal Antzokian emango dute Asier Altunaren "Amama" (2015)..

Martxoan bertan Zikloa Saladillora ere iritsiko da. Itxaropen Euskal Etxearekin adostutakoa Dolores Redondoren eleberrietan oinarritutako Baztango Trilogia ikustea da. Lehenengo emanaldia, martxoaren 18an, ostirala, gaueko 8:30ean, Fernando González Molinaren “El guardián invisible” (2017) eskainiz.

Zeure Euskal Etxean ere Euskal Zinema Zikloko saioak nahi badituzu, kontaktatu Carlos Gabilondorekin Facebookez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia