Caracas, Venezuela. San Ignacio elkarte sozial eta katolikoa den OSCASIk garrantzi handiko lan solidarioa egiten du Caracas hiriko auzo txiro eta handienetako bat den Petaren. Hala adierazi du Venezuelako euskal gizataldeko erreferente Pedro Javier Arriaga Aguirrek, azaldurik “diru-laguntza eta laguntza gizatiarra eskaintzen die(la) jesuiten elkarte horrek auzoko eskolumeei, eta horri esker oinarrizko elikadura eta kalitatezko heziketa jasotzeko aukera dutela(la) kale gorrian diren neska-mutilek, ikasleetako batzuk unibertsitatera ere iritsirik, oso maila onarekin gainera”, adierazi du Arriagak.
Urtero, eta Caracaseko Eusko Etxearen baitan sortutako ideia baten haritik, ‘berbena’ delako jaialdi solidarioan hartzen du parte euskal etxeak, stand edo txosna batekin. Jaialdian bildutako dirua OSCASI programari ematen zaio, bere helburuak betetzen jarraitzeko lagungarri.
Arriagaren hitzetan, “beti bezala, gure Euskal Txokoa ('Txoko Vasco") stand arrakastatsuena izan zen, janari eta edari guztiak salduta. 50 lbat aguntzaile bildu zitzaizkigun, gehienak euskal gizataldekoak”. Caracasko Eusko Etxea, eredu bihurtu zen beste standentzat, jai giroan lan egiteko bere bide eraginkorragatik, amaitzen du Arriagak.