euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracasko Eusko Etxeak urteroko omenaldia eskaini die bertako amei 'Amatxuren Egunean'

2013/05/31

Caracaseko Eusko Etxeko 'Amatxuren Eguna' 2013an omenaldia jaso zuten emakume mahaietako bat (argazkiaEE)
Caracaseko Eusko Etxeko 'Amatxuren Eguna' 2013an omenaldia jaso zuten emakume mahaietako bat (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Beste hainat euskal etxerekin gertatu bezala, hiriburu venezuelarreko Eusko Etxea pertsona askoren eta belaunaldi diferentetako euskaltzale ugariren ekarpen baliosen emaitza da eta euskal elkartea saiatzen da urtean zehar guztian gogoan hartzen. Maiatzaren 18an, omenaldia eskaini zien amei, 'Amatxuren Eguna' ospatuz.

Caracas, Venezuela. Horri buruz galdegiten diogu Eusko Etxeko lehendakari eta bera ere etxe honetan jaio eta hazitako pertsona den Pedro Javier Arriaga Aguirreri, eta oroitarazten digu ospakizun hau tradizio dela Caracasko Eusko Etxean. "Txikia bada ere, detaile hau izaten dugu, gure amak askari eder baten protagonista bilakatuz".

Askaria aurten Maria Teresa Ballatori eta Clever Ramirez kontzesiodunek prestatu dute, "pintxo eta ano batzuk, kremak, estekiak, gazta pusketak eta sagar struddel ikusgarriak eta tartak barne, txokolate beroa eta edari batzuekin lagunduta. Amatxuek, eta aitatxuren batek ere, aprezio ona egin diote".

"Aurten hogei bat amatxu etorri dira eta ez da zozketa egin, ama bakoitzari eman baitzaio Eusko Etxeak eskainitako oparia itsuan  hautatzeko aukera". 

"Beste hainbat ospakizunetan bezala, ekitaldia Eusko Etxeak urte askotan gutako bakoitzari eta bisitariei eman izan digun berotasunaz gozatzeko aukera berri bat izan da, gure leku hau arrazoiz  'Caracaseko Euskal Oasia' izenarekin bataiatu baitzuten", amaitzen du Pedro Arriagak.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia