euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracaseko Eusko Etxeak Koldo Meabe, Maite Uzkanga eta Marilo Bilbao gogoratuko ditu igandean

2013/11/26

'Hallaca' caracastarrak topa daitezke egunotan Bilbon. Xehetasunetarako, egizu klik irudiaren gainean.
'Hallaca' caracastarrak topa daitezke egunotan Bilbon. Xehetasunetarako, egizu klik irudiaren gainean.

PUBLIZITATEA

Caracaseko Eusko Etxeak Koldo Meabe, Maite Uzkanga eta Marilo Bilbaoren arimen alde eskainiko du datorren igandean, abenduaren lehenean, egingo duen hilabeteroko meza. Hiruak azaro honetan zendu dira Chiurgua, Euskadi eta Caracasen, hurrenez hurren. Gabonak gero eta hurbilago daudenez, Euskadin bizi den komunitate euskal-venezuelatarretik iragarri dute posible dela Bilbon 'hallaca' tradizional vcaracastarrak lortzea, Adrianak eta Mikelek eginik.

Caracas, Venezuela. Hiriburu venezuelarreko Eusko Etxetik Pedro Arriagak kudeatzen duen Jazoera agerkariak adierazi digu hilabeteroko lehenengo igandean Eusko Etxearen egoitzan goizeko hamaiketan egiten den meza, honako lagun zenduen alde izango dela datorren igandean, abenduaren 1ean:

-Maite Uzkanga de Sorozabal, Euskadin hil da 84 urte zituela, 2013ko azaroaren 20ean. Sabin Sorozabalekin ezkondua eta Itxaro eta Ainara Sorozabal-en ama zen; eta Begoña Uzkangaren ahizpa, hau Jose Antonio Elguezabal-ekin ezkondua, biak Caracaseko Eusko Etxeko bazkide. Caracaseko Ikastolaren sostengatzaile handia izan zen

-Marilo Bilbao, Caracasen zendua 2013ko azaroaren 20ean. Pilotari handia izan zen Jose Bilbaoren alarguna zen, Caracaseko Eusko Etxeko kide den Jon Bilbaoren ama

-Koldo Meabe, 2013ko azaroaren 12an hil da Chirguan, Carabobo estatua, Venezuela, 65 urte zituela. Kirolaren Miss-a izan zen Begoña Meaberen anaia zen, azken hau Javier Odriozolarekin (GB) ezkondua. Euskaditik, Amaya Zenarutzabeitiak Begoñaren neba legez eta "Ainara, Iker eta Igor-en osaba legez" oroitzen du. "Tupustean hil da, Chirguan, zuhaitz bati adarrak mozten ari zela, dirudienez bihotzekoak jota".

'HALLACA'K EUSKADIN

Baina Amaya Zenarutzabeitiak Euskal Herrian 'hallaca' janari caracastar tradizionalak topa daitezkeela ere nahi dio adierazi bertako komunitate euskal-venezuelarrari.

Izan ere venezuelarrentzat zaila omen da irudikatzea 'hallaca'rik gabeko Eguberririk. Azken urteetan egin dutenari eutsiz, Adriana eta Mikel animatu dira aurten ere plater berezi hau prestatzera eta jasotzen hasi dira dagoeneko 'hallaca'k egiteko enkarguak.

Aurten, baina, lehenagotik hasi dira eskaerak hartzen. Arazoak ekiditeko eta nahi duten guztiek lortu ahal izan ditzaten, eskabideak garaiz egitea erregutzen dute.

Informazioa eta eskabideetarako: 94 4710614 / 618 398228 (Adriana edo Mikel)

Amaya Zenarutzabeitiak agiantza edo gurari batekin agurtzen du Euskal Herrian bizi den euskal-venezuelarren komunitatea, helarazi digun oharrean: "Agian hallaca gustagarri eta ugariak izango ditugu aurtengo Eguberrietan guztiontzat!". Hala izan bedi.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia