euskal diaspora eta kultura
2013/06/05
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. Igandea, Caracaseko El Paraiso auzoko Eusko Etxean, Odriozola aita jesuitak eman zuen meza elebidunarekin hasi zen. Euskal egoitzan horretarako egokitutako aretora laurogei bat pertsona bildu ziren meza entzuteko, kasu honetan azken asteetan euskal komunitatearen eta bere lagunartean hildako María Luisa Iglesias de Pernia, Iñaki Baroja eta Victor Elkororen arimen alde.
Eusko Etxeko lehendakari Pedro Arriagak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, mezaren ostean, eta gogoan harturik aurreko astean Zuhaitzaren Eguna egina zela Caracasen, "euskal etxean ez genuen hain data garrantzitsua pasatzen utzi nahi, gogora ekartzen baitigu zuhaiztiak babesteko dugun obligazioa, arbolek tenperatuta gozatzen baitute, airea garbitzen, eurialdiak laguntzen, lurra babesten eta ekosistemak mantentzen, ahaztu gabe gure parajeaen edertzaile duten balioa".
Eusko Etxeko lurretan landatzeko hautatutako zuhaitza lore larroxako apamatea izan zen, Venezuelako zuhaitz tipikoa, "bere sasoin helduan ikuskizun ederra bilakatzen baita geruza larroxa batez estaltzen denean", argitu digu Caracaseko Eusko Etxeko lehendakariak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus