Caracas, Venezuela. Joan den larunbatean, uztailaren 21ean, ‘futsal’ (areto futbola) lagunarteko partida jokatu zuten Caracasen bertako Atletico Barrondo taldeak --hiriko Eusko Etxearen ordezkari-- eta Caracasko Centre Catalá etxe kataluniarreko ‘Catalonia’ taldeak. Partida Centre Catalá-ren instalazioetan gauzatu zen eta bi zati oso antzekoren ostean Euskal Etxeko ordezkariek denbora luzapenean irabazi zuten gol bakarreko aldeaz, 10 eta 9.
Caracasko Euskal Etxeko erreferente eta Zuzendaritza Batzordeko idazkari den Pedro Arriaga Aguirrek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “lagunarteko oso arratsalde polita pasatu genuen, hiriko beste kolektibitate honetako adiskideekin”.