euskal diaspora eta kultura
2009/12/02
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. "Eusko Etxeak Eusko Etxeari, erakundea sortu zutenei eta euskal komunitatea egituratu eta antolatu zutenei eginiko omenaldia izan da gehien bat, egungo belaunaldiek aitzindariei egina. Ez da ahantzi behar egungo Eusko Etxeko Batzordeko kideen artean, ia guztiak direla Venezuelako euskal komunitatea eraiki zuen belaunaldi hartako seme-alaba edo ondorengoak, batera edo bestera. Eta Eusko Etxeko batzordeko kide izateak beti lan egin behar izatea esan nahi izan badu, egun ere horrela dela, garai zailak bizi baititu Eusko Etxeak, eta egungo bazkideek borrokan ari direla Eusko Etxea aurrera atera eta aitzinarazi nahian. Aurrera egiteko etsenplua, ordea, euren aitzindarietan daukate; hauek ohoratuz, nolabait zor bat ordaintzearekin batera, kuraia ematen diote elkarri, Caracasen ere katea eten ez dadin eta, Txirritak esan bezala, aurreak erakus dezaten dantzatzen atzea".
Caracaseko Eusko Etxeak izan zuen bere urrezko garaia, eta itzela izan zen herrialde karibetarretik euskal munduari Euskal Herria frankismo gogorpean bizi zela egin zitzaion ekarpena. Bizirik atxiki zen euskal sugarra, ongi elikatua, izan ere 1939koa deitu dugun belaunaldi harek Euskadi txiki bat sortu baitzuen Pirineoetatik milaka kilometrotara, eta hauek ez dira hitzak, errealitate baten kontaketa baizik. Ikastola, irratia, Euskadiren aldeko kanpainak, literatura ekarpenak
[ALBISTEA EGUNERATZEKE; BARKATU ERAGOZPENAK]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus