euskal diaspora eta kultura
2012/10/22
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. Jazoera buletin digitalaren azken alea, hemeretzigarrena, 2012ko urriari dagokiona, hauteskunde sasoian argitaratu da eta, hori dela eta, albistariaren editorialak Diasporako euskaldunen artean erruz entzuten den arrangura jasotzen du: atzerritik botoa emateko bete-beharreko pausoak eta gestioak zeinen korapilatsuak diren.
Horrez gain, buletinak elkarteko mendizaleek iragan irailaren 29an Paurario mendira egin zuten txangoaren berri dakar. Inguru ikusgarrian dago Paurario eta kronika argazki sorta eder batekin hornitua dator. Bestalde, Jazoerak irailaren hondarrean Alaskan jokatu zen Munduko Euskal Etxeen Mus Txapelketaren biharamuna ere jasotzen du: Kanadak antolatu zuen edizio honen ostean 2013koa Txilen egingo da; 2014koa, Mexikon; 2015ekoa Uruguaien; 2016koa Donostian eta 2017koa AEBetan.
Azkenik, buletinak Caracaseko Eusko Etxea elkartearen historiari buruzko sailarekin jarraitzen du, atal berri batekin, eta Venezuelako euskaldunei buruzko atalean Manuel Mujica Millan arkitekto gasteiztarraren bizitza eta lanari buruzko artikulua dakar. Arabarra 1927an heldu zen Venezuelara eta herrialde honetan hainbat eraikuntza egin zituen.
-Aldizkaria zeure emailean jasotzeko idatzi hona: jazoera@hotmail.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus