euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracaseko Eusko Etxeko kideek 'pasioz beterik' jarraitu zuten igandeko pilotako Binakako Txapelketako finala

2008/04/02

Caracaseko Eusko Etxeko kideak zentroko egoitzan pilota partidako finala ikusten (argazkia Pedro Javier Arriaga)
Caracaseko Eusko Etxeko kideak zentroko egoitzan pilota partidako finala ikusten (argazkia Pedro Javier Arriaga)

PUBLIZITATEA

Igandean Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako pilotako Binakako Txapelketako finala Euskal Herritik kanpo ikusi ahal izan zuten zaleek. Izan ere, Caracaseko (Venezuela) Eusko Etxeko kideek Olaizola II-Mendizabal II eta Titin III-Laskurain bikoteen arteko lehia Canal Vascotik jarraitu ahal izan zuten. Telebista pantaila erraldoi eta soinu bikain baten bidez, pintxo eta edariekin batera, zentroko jarraitzaileek norgehiagoka erne eta adoretsu ikusi zuten elkarrekin biltzeko aukera pasatzen utzi gabe.
Pedro Javier Arriaga Caracaseko Eusko Etxeko presidenteak iragan igandean zentroan antolatutako ekintzari buruz informatzen dio EuskalKultura.com-i. Aipatzen duenez, 'pilota zale amorratu talde bat' Paraisoko Txokoan bildu zen 'pasioz beterik' Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako Olaizola II-Mendizabal II-Titin III-Laskurain bikoteen arteko finala Canal Vascoren bidez ikusteko.

[Caracaseko Eusko Etxera bildutako teleikusleek egunpasa ederra bizi izan zuten pilota finalaren eta giro oneko lagunartearen inguruan]

Goizean goiz hasi ziren Gaizka Urcelai eta Pedro Javier Arriaga zuzendaritzako batzako kideak egoitza prestatzen. Caracaseko Eusko Etxeko zentroan telebistako pantaila erraldoia eta soinua ipini zuten partida hobeto eta gusturago jarraitzeko. Sukaldean eta tabernan zenbait ikuslek, horien artean, Koldo Zugadik, Manolo Zubirik, Kepa Lecuek eta Txomin Viscarretek, 'pintxo zoragarri' batzuk prestatu zituzten partida jarraitzeko.

Goizeko 11:30ak aldera (Venezuelako ordua), zale guztiak telebista erraldoiaren aurrean zeuden Canal Vascoren bidez eskainiko zuten pilota txapelketako finala ikusteko. Janaria, edaria eta giroan sortzen ziren komentarioekin gozatu ahal izan zuten eta partida amaitzean, gorrien aldeko 22-17 emaitzarekin, adituak norgehiagokaren gertaerak komentatzen denbora luzez gelditu ziren euskal etxean.


Lotura interesgarriak

Caracaseko Eusko Etxea
www.euskoetxeacaracas.blogspot.com

Caracaseko Euskal Etxeak Aberri Eguneko jaia bizi zuen igandean
2008ko martxoaren 25ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Larrainzar Goñiren apezgoaren 50 urteak ospatu zituzten Caracasen
2007ko azaroaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana

Elai Alai Dantza Taldeak Venezuelako bira hasiko du Caracasen
2007ko uztailaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia