euskal diaspora eta kultura
2011/09/19
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. Caracaseko Eusko Etxea-tik mundura; asmo horrekin argitaratzen da Pedro Javier Arriagak zuzentzen duen Jazoera buletina. Ekimenak gero eta irakurle eta kolaboratzaile gehiago ditu, eta azken ale honetan berriekin eta argazkiekin ekarpena egin dutenen artean daude: Amaya Arenillas, Maite Arriaga, María Teresa Ballatori, Adriana Lobascio, Xavier Arozena, Anton Arriaga, Arturo González de Zarate, Carlos Otaño, Luis Trincado eta Txomin Viscarret.
Azken zenbakiko artikuluen artean, buletinak Caraboboko euskal etxean egin zen Begoñako Ama Birjinaren jaiaren berri dakar. Caracaseko talde bat ere hara joan zen autobusez, eta, bertan esaten denez, goizean oso goiz atera behar izan bazen ere, merezi izan zuen bidaiak eta partaidetzak. Beste artikulu batean, Arturo González de Zaratek Cumanáko Euskal Etxearen sorrera gogoratzen du. Hurrengo alean bigarren partea kontatuko omen du.
Azkenik, Nuestros Presidentes atalean, buletinak Iñaki Anasagasti politikari jeltzalearen blogean argitaratutako testu bat jasotzen du: "De alcalde de Ondarroa a presidente de Eusko Etxea de Caracas", hiriburu venezuelarreko presidente izan zen Jose María Solabarrietari buruzkoa. Anasagasti Venezuelako Diasporan jaio (Cumaná-n hain zuzen) eta hazitakoa da eta harreman estua atxikitzen du Eusko Etxearekin.
-Buletina jasotzeko edo kolaborazioak bidaltzeko, idatzi hona
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus