euskal diaspora eta kultura
2014/07/15
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Caracaseko Eusko Etxeak iragan larunbateko San Fermin festako argazkiak eta kronika bidali dizkigu. Aurten ere entzierroa egin zen elkartean, Tribiño ganadutegiko bi zezenekin, El Negrito eta Tordillo, elkarteko presidente Pedro Javier Arriagak EuskalKultura.com-i azaldu dionez.
Eguerdiko ordunbietan hasi zen entzierroak, Arrigak suziria pizu eta gero. Zezenak ibilbidean barrena atera ziren lasterka, bertan zeuden bazkideen ausarten atzetik. Kontu handiz ibili behar izan zuten korrikalariek, lurra bustita baitzegoen ordu batzuk lehenago bota zuen eurijasa dela eta.
[San Fermini abesten, entzierroa hasi aurretik (argazkia CaracasEE)]
[Zezenak ikusteko lekurik onena, zalantzarik gabe, hesiaren atzetik! (argazkia CaracasEE)]
Ordu erdiz ibili ziren zezenak aske, eta lasterraldi politak ikusi ahal izan ziren. Ondoren, elkartera bildutako lagunek bazkaria egin zuten. Maria Teresa Ballatori eta Clever Ramirez izan ziren sukaldariak.
[Bazkide asko bildu ziren El Paraisoko euskal elkartera (argazkia CaracasEE)]
Mexikon, euskaldunen topagunea DFko Euskal Etxea izan zen eta lagun asko bidlu ziren bertan. Aurten ere giro aparta izan zen jaian, zapi gorriak eta mozorroak ere nonnahi. Santuari abestu zioten hemen ere, eta eguneko izarretako bat photocall-a izan zen: orduak igaro ahala, bazkide ia gehienak animatu ziren argazki kurioso hauek ateratzera (gehiago ikusteko jo Mexiko DFko Euskal Etxearen Facebookera.
[Giro itzela Mexiko DFko elkartean (argazkia MexikoEE)]
[Photocall-arekin par galantak egin zituzten euskal mexikarrek (argazkia MexikoEE)]
Sydney-en, Australian, ere lagun asko izan ziren Gure Txoko elkarteak egin zuen bazkarian, paella ikusgarria dastatzeko prest. Londresen aldiz, piknika egin zuen London Basque Society elkarteak. Irudi gehiago Londreseko Euskal Etxearen Facebook-ean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus