euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Meza Caracasen Jon Ugutz Lejarcegui eta Anton Goicoechea gogoan; San Blas tradizioari eutsi zioten Eusko Etxean

2013/02/08

Lobascio eta Arriaga familiek egin zituzten San Blas eguneko kordoiak (argazkia CaracasEE)
Lobascio eta Arriaga familiek egin zituzten San Blas eguneko kordoiak (argazkia CaracasEE)

PUBLIZITATEA

Caracaseko Eusko Etxeak bi usadio zahar berritu zituen otsailak 3an egin zuen mezan, San Blas eta Kandelario egunen karira. Horrela, elizkizunean San Blas eguneko kordoiak eta Kandelario eguneko kandelak bedeinkatu zituen apaizak, bertaratu ziren ia ehun lagunen artean banatzeko. Ohiturak dioenez, gaisotasunak usatzeko balio dute. Meza elizkizunean azken hilabeteotan zendu diren elkarteko bazkideak gogoratu zituzten: Jon Ugutz Lejarcegui Maguregui eta Anton Goicoechea.

Caracas, Venezuela. Iragan otsailaren 3an Caracaseko Eusko Etxeak hileroko meza egin zuen. Aita Miguel Odriozolak eman zuen meza eta elizkizunean berriki zendu diren Jon Ugutz Lejarcegui Maguregui eta Anton Goicoechea gogoratu zituzten. Era berean, Joseba Barreda bazkidea zoriondu zuten, egun horretan bertan 60 urte betetzen baitzituen.

Elizkizunean San Blas eguneko kordoiak eta Kandelario eguneko kandelak bedeinkatu egin ziren eta meza ostean bertaratu zirenen artean banatu zituen apaizak. Ohiturak dionez, kordoi eta kandela hauek gaisotasunak uxatu egiten dituzte.

Elkarteko hainbat bazkidek eskuz egin zituzten mezan banatu ziren kordoiak; zehazki Adriana Lobascio eta Pedro Arriaga senar-emazteak, eta euren senitartekoek. Kandelak, aldiz, Maite Carranzak eman zituen.

Mezaren ostean, igandero bezala, pilota partidak jokatu ziren elkarteko frontoian. Esku pilotan Ibane Azpiritxagak Julen Azpiritxaga anaiari irabazi zion 22 eta 6. Ondotik, binakako larruzko pilota partidan,  Diego Lana eta Gabriel Reyes bikoak Jorge Borraja eta Jaime Vera menderatu zituen 35 eta 34.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia