euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracaseko Eusko Etxeak Aberri Eguneko bertako hitzordura deitu du baita hiriko Korrikarekin bat egitera ere

2024/03/15

Caracaseko Korrika Ekialdeko Parkean egingo da aurten, "bertan Gernikako Arbolaren kimu bat landatu baita aurten". Irudian, kimuaren landaketa eguna, euskal eta venezuelatar lagunak partaide
Caracaseko Korrika Ekialdeko Parkean egingo da aurten, "bertan Gernikako Arbolaren kimu bat landatu baita aurten". Irudian, kimuaren landaketa eguna, euskal eta venezuelatar lagunak partaide

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Batera ospatuko ditu aurten ere Venezuelako hiriburuko Euskal Etxeak Aberri Eguna eta bere urtebetetzea, 74garrena, Berpizkunde igandez, martxoaren 31an. Euskal elkartearen urteko bi festa nagusiak dira eta aurtengo nobedade zozketa berezi bat muntatu izana iragarri dute, sari bereziak izango dituena, hala nola bi pertsonarentzako bidaia Margarita uhartera, dena barne; bi pertsonarentzako bazkaria Galipango ‘Casa Pakea’ euskal jatetxean; eta afari bat Las Mercedeseko El Banco-n. Txartelak jaiaren egunean salduko dira, 5 dolarretan..

74. urteurreneko programak honako jarduerak ere baitaratuko ditu;

- Meza, 'Alaiak' abesbatza partaide
- Aurresku eta bi herrialdeetako banderen mastaratzea
- Pilota partida Koldo Zugadiri gorazarre
- Bazkaria, menu aukera batzuekin, Clever Ramírez sukaldariaren eskutik

Korrika Venezuelan

Egun batzuk lehenago, Eusko Etxeko euskara ikaseek bat egingo dute egun hauetan Euskal Herria zeharkatzej ari den 23. Korrikarekin. EEko lehendakaria Ibane Azpiritxagak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, asmoa Korrika, Caracasen, martxoaren 23an egitea da, Parque del Este-n, "une honetan Udalaren azken baimenaren zain bagaude ere". Arazorik balego, Aste Santu ondoren egingo lukete. Zergatik Ekialdeko Parkean? "Hantxe landatu baikenuen urtarrilean Gernikako Arbolaren kimua", diosku.

Hiru kilometroko ibilbidea izango du Caracaseko Korrikak. Gogora dezagun Gernikako Haritzaren kimua landatu zuela Eusko Etxeak urtarrilaren 16an hiriburutik gertu dagoen parke honetan. “Venezuelaren eta Euskal Herriaren arteko loturen eta senidetasun harremanen ikur gisa egin genuen landaketa" eta "horixe gogoan uste dugu dela leku egokia", esan digu euskal etxe caracastarreko lehendakariak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia