euskal diaspora eta kultura
2011/05/03
PUBLIZITATEA
Pedro Javier Arriaga/Caracas, Venezuela. Caracaseko Eusko Etxea sortu zenetik Venezuelako hiriburuko euskaldunek urtero urtero ospatu dute Aberri Eguna, inoiz huts egin gabe. Aurtengoan ere Berpizkunde Igandean bildu ziren euskal-venezuelarrak, 200 lagundik gora, Diasporako euskaldunentzat hain garrantzitsua den eguna ospatzeko.
Ekitaldiak goizeko 11:00tan hasi ziren, Eusko Etxearen egoitza nagusian egin zen meza elizkizunarekin. Aita Miguel Odriozola apaiz urrestildarrak gidatu zuen, euskaraz, elizkizuna, eta elkarteko abesbatzak, Eguibar organistaren laguntzarekin, kantuak jarri zituen.
[Aita Miguel Odriozola Eusko Etxean egin zen mezako une batean (argazkia PJArriaga)]
[Elkarteko abesbatza eta Eguibar organista emanaldian (argazkia PJArriaga)]
Jarraian, euskal etxearen atarian Iker Urcelay dantzariak aurreskua dantzatu zuen ikurrinaren eta Venezuelako banderaren aurrean. Koldo Olalde txistulariak Euskal Herriko eta Venezuelako ereserkiak jo zituen.
[Iker Urcelay aurreskua dantzatzen; atzean, Koldo Olalde txistularia (argazkia PJArriaga)]
Eguerdian elkartearen frontoian zesta punta erakustaldia eskaini zuten pilotariek eta ondoren Maria Teresa Ballatorik eta Clever Ramirezek prestatu zituzten pintxoak dastatu zituzten bertaratu zirenek.
[Pilotariek erakustaldia eskaini zuten euskal etxearen frontoian (argazkia PJArriaga)]
Ondoren bazkaria zerbitzatu zuen elkartearen areto nagusian Euskal Etxeko jatetxeak. Urtero legez jatetxearen arduradunek plater selekzio aparta egin zuten eta jaian parte hartu zutenek euskal-venezuelar gastronomiaz gozatzeko aukera izan zuten.
[Gazteak Eusko Etxeak antolatu zuen Aberri Eguneko bazkarian (argazkia PJArriaga)]
[Aberri Egunaren jaiaren beste argazki bat (argazkia PJArriaga)]
Euskal Etxearen arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete jaiaren antolakuntzan lagundu zutenei: Carlos Otaño presidenteari eta zuzendaritza batzordeko kideei (Maria Teresa Ballatori, Victor Ballatori eta Ekaitz Lacasa) eta kale egiten ez duten bazkideei: Amaya Arriaga, Maria Isabel Arriaga, Antonio Arriaga, Txomin Viscarret, Mario Ballatori.. eta parte hartu zuten guztiei.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus