euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracaseko Eusko Etxea San Fermin eguneko jaia ari da prestatzen, Jazoera buletinaren ale berriak iragarri duenez

2011/06/28

Giro bikaina izan zen Eusko Etxean maiatzaren 28an egin zen Pintxo Lehiaketan (argazkia CaracasEE)
Giro bikaina izan zen Eusko Etxean maiatzaren 28an egin zen Pintxo Lehiaketan (argazkia CaracasEE)

PUBLIZITATEA

Caracaseko Eusko Etxeak argitaratzen duen berri buletinaren azken aleak iragan asteetako ekitaldien berri dakar eta hurrengo hitzordu nagusia zein izango den ere iragartzen du, esan nahi baita San Fermin jaia, uztailaren 9an, larunbatarekin. Buletinaren hirugarren ale honek dakartzan berrien artean aipagarriak dira, besteak beste, joan den maiatzaren 28an egin zen Pintxo Lehiaketa arrakastatsua eta Amatxuen Eguneko urteroko ospakizuna.

Caracas, Venezuela. Caracaseko Eusko Etxea elkarteak hitzordu garrantzitsu batekin hasiko du datorren hila: San Fermin jaiarekin. Uztailaren 9an, larunbatean, egingo dute Caracasko euskaldunek jai hau, nahiz eta santu nafarraren eguna uztailaren 7an izan. Horrela elkarteko kide ahalik eta gehien bildu ahal izango dira El Paraiso auzoko egoitzara. Antolatzaileek iragarri dutenez pintxo dastaketa egingo dute euskal etxean, eta jai honetarako bereziki prestaturiko ezustekoak egongo dira.

Jazoera buletinak Caracaseko euskal komunitateak iragan asteetan zehar egin dituen beste zenbait ekimenen berri ere badakar. Horien artean aipagarria da, adibidez, maiatzaren 28an egin zen Pintxo Lehiaketa. Bazkide askok parte hartu zuten ekitaldi honetan; zenbaitek sukaldari bezala, eta gehienak epaile gisa (bertaratu ziren guztiek pintxoak dastatu eta epaia emateko aukera zuten eta). Irabazlea Azpiritxaga-Barriola taldea izan zen, "Pate, gazta eta tomate marmelada" pintxoarekin. Bigarren lekua Xavier Badiolaren taldearentzako izan zen, "Platano eta ceviche saskia" pintxoarengatik. Hirugarren Unai Azpiritxaga, Fran Pernia eta Clever Ramirezen taldea izan zen "Kalamar arrautzaztatuak" pintxoarekin. Saria jaso zuen ere Isabel Mendibek, lehiakide gazteena izateagatik.

Amatxuen Eguneko jaia ere ekimen azpimarragarrietako bat izan zen. Urtero legez omenaldia jaso zuten elkarteko amatxuek joan den maiatzaren 21ean eta beraientzako bereziki prestatu zuten askaria euskal etxean. Tamalez, aurten gutxik lortu zuten bertaratzea, egun horretan Caracasen izan zen trafiko arazo larria kari. Buletinak aipatzen duen beste ekitaldi bat joan den ekainaren 5ean egin zen paellada da. Eusko Etxeak El Paraiso auzoko elkarteko kideentzako prestatu zuen bazkari hau, euren Amatxuen Eguneko ospakizuna egin zezaten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia