euskal diaspora eta kultura
2008/12/16
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. 300 bat lagun bildu ziren Eusko Etxearen frontoian egin zen ekitaldira, hildakoen senitartekoei elkartasuna erakusteko asmoz. Aita Orbegozok eman zuen meza, Aita Odriozolak lagunduta. Hilero egiten den meza hau hunkigarria izaten da beti, baina oraingoan zirrara bereziarekin gogoratu zuten kideek Iñaki Amenabarren heriotz tragikoa.
Iñakiri omenaldi berezia egin zioten Ainara Olalde eta Iker Urcelay dantzariek aurreskua dantzatuz. 'Iñaki izaten zen beti ekitaldi guztietan aurreskua interpretatzen zuena eta gaztetandik dantza taldeen antolakuntzan ere laguntzen zuen. Txistua Koldo Olaldek jo nahi izan zuen, nahiz eta bere aitaren heriotzaren berri izan zuen goiz hartan bertan eta nahiz eta gurpil aulkian egon operazio batetik irten berria zelako', azaldu dio EuskalKultura.com-i Pedro Arriaga, elkarteko presidenteak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus