euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracaseko ‘Alaiak’, ‘Dolça Catalunya’ abesbatzaren anfitrioi Eusko Etxean, euskal, katalan eta gaztelaniazko kantuez

2018/11/21

Caracasko Eusko Etxeak antolatutako abesbatzen topaketa (argazkia Julen Azpiritxaga Zubizarreta)
Caracasko Eusko Etxeak antolatutako abesbatzen topaketa (argazkia Julen Azpiritxaga Zubizarreta)

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Venezuelako hiriburuko etxe kataluniarreko ‘Dolça Catalunya’ abesbatza errezibitu du bere egoitzan Caracasko Eusko Etxeko ‘Alaiak’ abesbatzak. Elkarretaratzea koru kataluniarrak euskaldunari urrian egindako bisitaren itzulera moduan antolatu zen eta oraingoan talde katalanak bere hizkuntzan kantatutako abesti batek abiarazi zuen ekitaldia. ‘Dolça Catalunya’k katalanez zein gaztelaniaz kantatutako piezek bildutakoen txalo beroak jaso zituzten.

Euskal abesbatzari dagokionez, gaztelaniazko abesti batekin hasi eta euskarazko Mikel Laboaren ‘Txoria txori’ kantarekin bukatu zuen errezitala. Laboaren musika eta Joxean Artzeren hitzak uztartzen dituen azken kanta honi buruzko azalpen eta itzulpena Nekane Barrondok eman zizkion publikoari.

Topaketa azaroaren 10ean egin zen eta amaiera, bi abesbatzak elkarrekin abesten etorri zen, publikoa lagun. ‘Agur’ esan aurretik, Eusko Etxeko batzordeak elkartasun brindisa proposatu eta egin zuen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia